Berriak | 2013-05-13

“Eskola Bidea” eskualdeko zortzi ikastetxetan abiarazi da

 Eskola Bidea eskualdeko zortzi ikastetxetan abiarazi da

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du eskualdeko lau udalerritako lehen hezkuntzako zortzi ikastetxetan “Eskola Bidea” proiektua abiarazi dela.

Ikastetxeak hurrengoak dira: Etxebarriko Kukullaga HLHI, Arrakudiaga HLHI, Ugao HLHI eta Galdakaoko Aperribai HLHI, Gandasegi HLHI, Eguzkibegi Ikastola HLBHIP,  Unkina HLHI eta Urreta HLHI.

Eskola bidea eskolara egiten diren joan-etorriak modu iraunkor (oinez / bizikletaz), autonomo eta seguru baten egitea bultzatzen duen prozesu parte-hartzaile bat da. Funtsean, ikastetxetara joateko oinezkoentzako ibilbide ezberdinak zehaztea da eta bide horietan ikasleak batu edo antolatu daitezken puntu zehatz batzuk kokatzea. Proiektu honekin, ikastetxeetara motordun ibilgailuekin joateko joera aldatu nahi da, udalerriko bide-segurtasuna eta ikasleen autonomia hobetuz, era berean udalerria oinezkoentzat berreskuratzea sustatuz. Honek, eragile guztien konpromisoa suposatzen du:  Udala, elkarte eta erakundeak, eta bereziki: guraso, ikasle eta ikastetxeak (irakasle eta gainontzekoak). 

Ikastetxe bakoitzeko diagnostiko parte-hartzaile bat lortzeko, ikasleen mugikortasun ohiturei buruzko inkesta beteko da epe laburrean (oinez doazen, bakarrik edo lagunduta, bidean antzematen dituzten arriskuak, etab.). Emaitzekin eta gaur egungo egoeraren argazkiarekin, datorren ikasturte hasieran proiektu pilotu bat jarriko da martxan, ondoren esperientziaren ebaluaketa egingo delarik. 

Proiektu honek Energiaren Euskal Erakundearen Garraio eta Mugikortasun Eraginkorreko Programa barneko diru-laguntza jaso du. Honen bidez, garraioan eta mugikortasunean energia kontsumoa murriztea bultzatzen da, “Jarduera-zentroetarako garraio-planekin loturiko proiektu pilotuak”lerroan eraginkorragoak diren garraio moduetara bideratutako proiektuetan inbertsioak eginez.

“Eskola Bidea“ proiekturako Bidean ta Kalean, S.L. aholkularitza teknikoa kontratatu da 21.780 eurotako (BEZ barne) aurrekontuarekin.

Informazio gehiago:http://www.ut21.org/noticias_mas-e.php?id=407

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo