Berriak | 2013-06-05

Eskolako Agenda 21aren foroa Galdakaon bildu da

Eskolako Agenda 21aren foroa Galdakaon bildu da

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazi du Galdakaoko Eskolako Agenda 21en foroa egin zela ekainaren 5ean, asteazkenean, udaletxeko bilera-aretoan. Saio horrekin, amaiera eman zaio 2012-2013 ikasturteko Eskolako Agenda 21en programari, zeinaren gai nagusia elikadura izan baita, aurreko ikasturtean bezala.

Foroan honakoek hartu dute parte: Galdakaoko Udaleko Alkateorde eta Hirigintza, Etxebizitza, Lan eta Zerbitzu, eta Ingurumeneko zinegotzi Amaia Betolazak, ingurumeneko udal teknikariak, eta 2012-2013 ikasturtean Eskolako Agenda 21en proiektuan parte hartu duten lau ikastetxeetako (IES Bengoetxe BHI, CEPIPS Eguzkibegi Ikastetxea HLBHIP, EPA Galdakao HHI eta IES Elexalde BHI) irakasle eta ikasleez osatutako 30 pertsonako ordezkaritza batek.

Saioaren lehen partean, hiru ikastetxe parte-hartzaileek bateratu egin dituzte Udaleko ordezkariei helarazi beharreko proposamenak. Bigarren partean, berriz, Amaia Betolazak eta Udaleko ingurumen teknikariak bat egin dute batzarrarekin, eta ikastetxeek 2012-2013 ikasturtean elikadura jasangarriarekin egindako lana azaldu dute, besteak beste, ortu ekologikoen, txoko berdearen eta hazitokien mantenimendua, bisitak tokiko ekoizleei, sentsibilizazio jardunaldiak eta tailerrak.

Ondoren, ikasleen taldeko ordezkari batek batzarraren lehen partean denon artean adostutako eskariak helarazi dizkio Udalari, bai eta ikastetxe bakoitzak hartu dituen konpromisoak ere.

Bestelako auzien artean, tokiko produktuen produkzioa eta produktu horiek erosteko aukera sendotzea eskatu dute, eta ikastetxeetako jantokiak tokiko produktuez hornitu daitezen. Halaber, elikagai osasungarriak kontsumitzeko konpromisoa hartu dute, eta gainerako ikaskideei jakinarazi diete zeinen garrantzitsua den produktu osasungarriak eta bertokoak jatea edota ikastetxeetako jantokiko janari soberakinak konpostatzea.

Amaia Betolazak eta Udaleko ingurumen teknikariak ikasleek iaz foro honetan bertan egindako eskarien jarraipena egin dute. Horietako asko azken urtean ebatzi dira edo ebazteke daude; zenbait gairekin erlazionatutako ekintzak dira, hala nola, mugikortasunarekin eta irisgarritasunarekin gune maldatsuetan, lotura-autobusarekin, Udalak eskatutako ibilbide eta ordutegiak egokitzeko eskariekin, etab. Beste batzuk, berriz, orain gutxi onartutako Galdakaoko udalerriko Tokiko Agenda 21en Ekintza Planean daude jasota.

Amaitzeko, Udalak arbel magnetikoa oparitu die bertaratutakoei, taldeak argazkia egin du eta Eguzkibegi ikastolako taldeak tokiko produkzioari eta produkzio ekologikoari buruz prestatutako antzerki batez gozatu dute.

Urteroko topaketa honen helburua da hezkuntza-komunitatearen parte-hartzea eta lankidetza indartzea tokiko garapen iraunkorrean.

Erlazionatutako albistea: http://www.ut21.org/noticias_mas-c.php?id=367

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • info@udaltalde21.eus • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo