Berriak | 2013-06-13

Eskolako Agenda 21ek tokiko nekazaritzako elikagaien ekoizpenean sakondu du, hazien eta hazitokien gaineko tailerrekin eta tokiko ekoizleei bisitak eginez

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek Eskolako Agenda 21en parte hartzen duten hainbat ikastetxek maiatzean eta ekainaren hasieran egindako lanaren berri eman du. Izan ere, ikastetxeek nekazaritzako elikagaiak landu dituzte, eta, besteak beste, hazien gaineko tailerrak egin dituzte, hazitokiak abiarazi dituzte eta tokiko nekazaritzako elikagaien ekoizleei bisitak egin dizkiete.

Ekintzetako batean edo hainbat ekintzatan parte hartzen duten ikastetxeak hurrengoak dira: Eguzkibegi Ikastola, Andra Mari BHI, Bengoetxe BHI, Galdakaoko HHI eta Elexalde BHI (guztiak Galdakaokoak); Etxebarri BHI eta Ugaoko LHI.

Lehenik eta behin, maiatzaren 13an hazien gaineko 3 tailer eman zituen Arratiako Igitie nekazari eta abeltzain agroekologikoen elkarteak. Guztira, 64 ikaslek hartu zuten parte, eta helburua izan zen ikasleen artean hazien munduaren berri ematea, hazitoki bat abiaraztea eta hura mantentzeko gomendioak ematea.

Jarduera horren ondoren, zenbait hazitoki jarri ziren ikastetxeetan, gainerako ikasleei tokiko produktuen, mantentzearen eta beharrezko zainketen berri emateko.

Gainera, zazpi bisita egin zitzaizkien lehen mailako sektoreko zenbait ekoizleri Artean, Diman, Igorren eta Zeberion, eta bisitetan 140 ikaslek hartu zuten parte. 

Topaketa hauetan, ekoizleek euren hazitokiak, ortuak, negutegiak, fruta-arbolak, abaraskak, ganadua, eta abar erakutsi zituzten, eta kalitatezko tokiko produktuaren gakoak partekatu zituzten ikasleekin:  urterik urte aprobetxa daitezkeen bertako haziak erabiltzearen garrantzia, sasoian sasoiko produktuen ekoizpena, lurzorua aldatzea aniztasuna defendatzeko, eta merkataritza eta bertoko produkzioaren kontsumoa sustatzeko lana.

Eskolako Agenda 21 zazpigarren urtez jarraian garatzen ari da eskualdean. Ikastetxearen eta bere inguruaren ingurumena eta inguru soziala hobetzeko programa da. Halaber, hezkuntza-komunitatearen konpromisoa ere bada, hain zuzen ere, udalekin batera ikastetxearen eta udalerriaren ingurumen kalitatearen eta iraunkortasunaren alde lan egiteko konpromisoa. Oinarrizko hiru osagai ditu: hezkuntza zentroaren eta inguruaren ingurumen iraunkortasuna, curriculum-berrikuntza eta komunitatearen partaidetza. 2012-2013 ikasturteak elikadura iraunkorra izan du ardatz. 

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • info@udaltalde21.eus • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo