Berriak | 2013-07-08

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek bere karbono-aztarnaren berri eman du

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek bere karbono-aztarnaren berri eman du

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du 2012ko Negutegi Efektuko Gasei buruzko Txostena dagoela eskuragarri, eta, bertan, erakundearen karbono-aztarnaren berri ematen dela.

Zuzeneko emisioak, energia-kontsumoagatiko zeharkako emisioak, eta zeharkako beste emisio batzuk (adibidez, langileen joan-etorriak, Batzordeak eragindako joan-etorriak edo paper-kontsumoa) kontabilizatu ostean, Nerbioi-Ibaizabaleko Jasangarritasunerako Eskualdeko Bulegoaren karbono-aztarna 11,27 tona CO2ren baliokidea da.

Eskualdeko Bulegoaren jarduerak eragindako Negutegi Efektuko Gasen kopururik handiena autoz egindako joan-etorriek sortutakoak dira, eta, beraz, hobekuntzarako ekintzak alderdi horretara bideratzen dira: garraio publikoaren erabilera edo telelana areagotzea, besteak beste.

Dokumentua hemen kontsultatu daiteke.

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalen karbono-aztarnaren kalkulua “Negutegi Efektuko Gasak (NEG) Kudeatzeko Sistemarako lankidetza-ezarpena, ISO 14064-1 Arauaren arabera” lankidetza-proiektuaren markoan egin da.

Etxebarriko Arcelormittal, Orozkoko Galletas Artiach, Basauriko eta Azkoitiko Gerdau, Galdakaoko Maxam UEB eta Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal S.L. enpresek hartu dute parte proiektu honetan, eta azken horrek, gainera, taldearen idazkari tekniko gisa jardun du.

Proiektu honek Ihobe Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren “Ekoeraginkortasun Programa euskal enpresan” delakoaren laguntza tekniko, metodologiko eta ekonomikoa izan du.

Erlazionatutako albistea: http://www.ut21.org/noticias_mas-c.php?id=402  

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • info@udaltalde21.eus • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo