Berriak | 2013-07-22

Jasangarritasun irizpideak aintzat hartuta, eskualdeko erosketa eta kontratazio zerbitzuaren bideragarritasunaren gaineko azterketak hura ezartzea gomendatzen du eta pilotatzea abiarazi da

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jasangarritasun irizpideak aintzat hartzen dituen eskualdeko erosketa eta kontratazio zerbitzurako proiektuaren egoeraren, aurrerapenen eta aurreikuspenen berri eman nahi du.

Dagoeneko amaitu da proiektuaren lehen fasea, eta Bideragarritasun Azterketak oso ondorio argiak eskaini ditu: zerbitzua bideragarria da juridikoki, eta udalek aurreztu egingo dute ekonomikoki; gainera, tokiko erakundeen ingurumen eragina hobetuko du. Horrenbestez, mailaz maila ezartzea gomendatzen du.

Azterketa honek Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal, S.L.ren estatutuak aldatzea dakar: helburu soziala aldatzea, jasangarritasun irizpideak barne hartuko dituen erosketan eta kontratazioan laguntza teknikoa eta hondakin bereziak biltzeko zerbitzua sartzeko. Halaber, bitarteko propiotzat eta udalen zerbitzu teknikotzat hartzea balioetsiko da. Hori horrela, udalek Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabali eskatu ahal izango diote erosketa eta kontratazio bateratuak kudea ditzan, baina kontratuaren sinaduran euren ahalmena mantenduz. Estatutuen aldaketa hau onartuta dago dagoeneko.

Funtzionamenduaren eredua hiru gakotan oinarritzen da: hainbat udalen kontratazio bateratua, zentralizatutako hornitzaile zerrenda baten bidezko kontratazioa eta Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalen zuzeneko kontratazioa. Hiru sistema horien konbinazioak aukera ematen die udalei euren beharrizanen araberako erosketa eta kontratazioetara baino ez atxikitzeko.

Proiektuaren bigarren fasea zerbitzu biren kontratazioaren pilotatzea da, hau da, lehiaketa bi prestatzea. Proba pilotu honetarako hautatutako kontratuak hornidura elektrikokoa eta hondakin organikoen bilketa dira. Egun abian den fase hau azaroan amaituko da, erosketa bateratuko sistema berritzaile honen plegu, txosten eta beharrezkoak diren izapide administratiboekin.

Proiektu honek Udalsarea 21ren (Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarea) laguntza ekonomikoa dauka, Berringurumena 2012-2013 programaren bitartez. Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalen jasangarritasun irizpideak aintzat hartzen dituen erosketa eta kontratazio zerbitzua garaile izan zen erosketa eta kontratazio publiko berdearen gainean antolatutako ideia-lehiaketan. 

Ihobek, Ingurumena Kudeatzeko Sozietate Publikoak, Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal gonbidatu du Europar Batasuneko Ecopol programan parte hartzeko. Programa horren helburua da Ekoberrikuntzako politikak ezartzea ahalbidetzea, erosketa eta kontratazio publiko berdean, hondakinetan eta euren birziklapenean. 

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • info@udaltalde21.eus • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo