Berriak | 2013-10-04

Nerbioi-Ibaizabalgo Eskolako Agenda 21ak kontsumo arduratsua jorratuko du 2013-2014 ikasturtean

Nerbioi-Ibaizabalgo Eskolako Agenda 21ak kontsumo arduratsua jorratuko du 2013-2014 ikasturtean

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazi duenez, Eskolako Agenda 21ek 2013-2014 ikasturterako izango duen programa hasi berri da, eta, aurten, “kontsumo arduratsua” jorratuko du. Eskualdean gauzatzen den programa honen zortzigarren edizioa da honakoa.

Oraingo honetan, beste ikastetxe batek egingo du bat aurreko edizioetan parte hartu zuten bederatzi parte-hartzaileekin:CEIP Valle de Orozko HLHI.Guztira, 3.300 ikaslek hartuko dute parte ikasturte honetan, euren familiekin eta eskualdeko sei udalerriko hamar ikastetxeetako irakasleekin batera:Arrigorriaga, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Ugao-Miraballes eta Urduña.

Hona hemen hamar ikastetxeak: Arrigorriaga BHI, Etxebarri BHI, Galdakao HHI, Eguzkibegi Ikastola HLBHIP, Andra Mari BHI, Bengoetxe BHI, Elexalde BHI, Valle de Orozko HLHI, Ugao HLHI, Urduña HLHI.

Eskualdeko ikastetxeetako Eskolako Agenda 21eko eta Ingurugela-Ceidako koordinatzaileen artean lehen topaketa egin ondoren, lanari ekin zaio eta hainbat jarduera aurreikusi dira:tailerrak, ibilbideak, bideo-dokumentalen emisioak, sentsibilizazio eta komunikazio ekintzak, konpromisoak hartzea eta Udalerako eta udal fororako izango diren proposamenak idaztea.

Lan eta jarduera guztiak Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek eta udalek ikastetxe guztien eta eskualdearen zerbitzura jarriko duten aholkularitza tekniko espezializatu batek dinamizatu eta koordinatuko ditu.Ikasturte honetan, Ondoan S. Coop.ek eskainiko du zerbitzu hori.

Ikastetxearen eta bere inguruaren ingurumena eta esparru soziala hobetzera zuzenduriko programa da Eskolako Agenda 21.Hezkuntza-komunitatearen konpromisoa da, eta udalekin batera lan eginez, ikastetxearen eta udalerriaren beraren ingurumen kalitatea eta jasangarritasuna hobetu nahi dira.Oinarrizko hiru osagai ditu:hezkuntza zentroaren eta inguruaren ingurumen jasangarritasuna, curriculum-berrikuntza eta komunitatearen partaidetza. 

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • info@udaltalde21.eus • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo