Berriak | 2013-11-07

Zeberio ibaiaren ibaiertzaren birlandaketa Zubialde Eskolako ikasleen eskutik

Zeberio ibaiaren ibaiertzaren birlandaketa Zubialde Eskolako ikasleen eskutik

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du Zubialde eskolako talde batek, Zeberio ibaiertzeko gune batean bertako ibaiertzetako landaredia landatzeko jardunaldia burutu dutela, azaroaren 6an.

Ekintza hau “Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko, hots, Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Urduña, Ugao-Miraballes, Zaratamo eta Zeberioko udalerrietako ibai eta erreketan biodibertsitatea hobetzeko eta degradatutako ibaiertzetako berriztapen ekologikoa gauzatzeko” proiektuaren hamaikagarren jardunaldia da eskualdean.

Zeberio ibaiertzean gauzatu da ekintza, Santa Kruz auzoan. 32 ikasle, 46 zuhaitz eta zuhaixka landatu dituzte. Landatutako espezieak honakoak izan dira: sahatsak (Salix atrocinerea), elorri zuriak(Crataegus monogyna), oilakaranak(Frangula alnus), lizarrak(Fraxinus excelsior), ezkiak (Tilia europeae), elorri beltzak(Prunus espinosa) eta gaztainondoak (Castanea sativa).

Gainera, inguruaren garbiketa ere egin da. Guztira, 20 kilo hondakin bildu dira: plastiko, lata, edukiontzi eta beste hainbat hondakin.

Hasieran eta amaieran, azalpen bat eman zitzaion taldeari, ingurunearen balio ekologikoaren garrantzia aipatuz, bertako espezie mehatxatuak zeintzuk diren azalduz eta hauentzat ekintza honek ekar dezaken onura nabarmenduz. Parte hartzaileak informatzeko liburuxka bana eman zitzaien eta ekintza hauek inguruko flora eta faunan duten garrantzia azpimarratu zen. Ibaiertzeko landarediak ibaiertzak babesten ditu lur-jauziak galaraziz, ibaira doazen lur-emariak atxikitzen ditu, ur-goraldiak kontrolatu eta uraren tenperatura egokia mantentzen du. Faunarentzako elikagaia eta babeslekua ere eskaintzen du. 

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • info@udaltalde21.eus • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo