Berriak | 2013-10-31

Jatorri industrialeko emisio fokuen inbentarioaren jarduera planak garatzeko lantaldearen lehenengo bilera

Jatorri industrialeko emisio fokuen inbentarioaren jarduera planak garatzeko lantaldearen lehenengo bilera

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du “Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko udalerrietako jatorri industrialeko emisio fokuen inbentarioa: identifikazioa, erregistroa, ikuskaritza eta kontrola” izeneko proiektutik eratorritako jarduera planak garatzeko eskualdeko lantaldea jarri dela abian.

Ostegunean, hilaren 31n, izan zen lehenengo bilera, eta sei udalerritako arduradun politiko eta teknikariak bertaratu ziren: Arakaldo, Arrankudiaga-Zollo, Etxebarri, Galdakao, Orozko eta Ugao-Miraballeskoak, hain zuzen ere.

Eskualdeko lankidetza-espazioa da, bai eta aukera bat ere sarritan antzekoak diren arazoei ematen zaizkien irtenbideak partekatzeko, besteak beste, jarduerak legeztatzea, emisio fokuak, neurri zuzentzaileak betetzen ote diren, eta prozedura, jakinarazpen eta errekerimendu ereduak.

Industria-fokuen indarreko legezkotasunera egokitzea urrats bat gehiago da eskualdeko industriei lotutako igorpen atmosferikoen kalitatea hobetzeko, eta, ondorioz, airearen kalitatea eraginkortasunez hobetzeko.

Jatorri industrialeko emisio fokuen inbentarioari esker, 1.005 industria-jarduera erroldatu, udal legeztapeneko 715 espediente baino gehiago aztertu, 177 bisita egin enpresetara eta 304 igorpen foku identifikatu ziren. 

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • info@udaltalde21.eus • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo