Berriak | 2013-11-09

Boluntario talde batek Nerbioi ibaiaren ur-bazterra leheneratzen du Arrigorriagan

Boluntario talde batek Nerbioi ibaiaren ur-bazterra leheneratzen du Arrigorriagan

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du azaroaren 9an, larunbata, bertako espezieak landatzeko jardunaldia burutu dela Nerbioi ibaian Arrigorriagan, Ugertza parkearen ondoan.

Ekintza hau “Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko, hots, Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Urduña, Ugao-Miraballes, Zaratamo eta Zeberioko udalerrietako ibai eta erreketan, biodibertsitatea hobetzeko eta degradatutako ibaiertzetako berriztapen ekologikoa gauzatzeko” proiektuari lotua dago.

Hiru orduz 13 pertsonako taldea 240 metrotako ibaiertzean aritu da lanean, landareria landatuz, sahats aldaxkak tarteko, guztira 180 ale. Gainera, Helianthus tuberosus deitutako espezie exotiko inbaditzailea kendu zen, guztira 105 kg. Bestalde, tokiaren garbiketa ere egin zen, 140 kilo hondakin batuz.

Ekintza hau zuzentzen duen talde profesionalak, hasieran eta amaieran, azalpenak eman ditu: ingurunearen balio ekologikoaren garrantzia aipatuz, bertako espezie mehatxatuak zeintzuk diren azalduz eta hauentzat ekintza honek ekar dezaken onura nabarmenduz. Parte hartzaileei informatzeko liburuxka bana eman zitzaien eta ekintza hauek bertako flora eta faunan duten garrantzia azpimarratu zen.  

Degradatutako ibaiertzak berreskuratzeko, eskualde mailan egiten den hamabigarren jarduera da Arrigorriagako hau.  Eskualde mailan, hurrengo deialdia, Galdakaon izango da, azaroak 16an. 

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • info@udaltalde21.eus • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo