Berriak | 2013-11-10

Boluntario talde batek Nerbioi ibaiaren ur-bazterra leheneratzen du Basaurin

Boluntario talde batek Nerbioi ibaiaren ur-bazterra leheneratzen du Basaurin

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du azaroaren 10an, larunbata, bertako espezieak landatzeko jardunaldia burutu dela Nerbioi ibaian Basaurin, Artunduaga zubi ondoan.

Ekintza hau “Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko, hots, Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Urduña, Ugao-Miraballes, Zaratamo eta Zeberioko udalerrietako ibai eta erreketan, biodibertsitatea hobetzeko eta degradatutako ibaiertzetako berriztapen ekologikoa gauzatzeko” proiektuari lotua dago.

Hiru orduz 8 pertsonako taldea 310 metrotako ibaiertzean lanean aritu da, 69 zuhaitz eta zuhaixka landatuz, hain zuzen: 27 haltzak, 22 lizarrak eta 20 sahats.

Ekintza hau zuzentzen duen talde profesionalak, hasieran eta amaieran, azalpen bana eman du: ingurunearen balio ekologikoaren garrantzia aipatuz, bertako espezie mehatxatuak zeintzuk diren azalduz eta hauentzat ekintza honek ekar dezaken onura nabarmenduz. Parte hartzaileei informatzeko liburuxka bana eman zitzaien eta ekintza hauek bertako flora eta faunan duten garrantzia azpimarratu zen.  

Degradatutako ibaiertzak berreskuratzeko, eskualde mailan egiten den hamahirugarren jarduera da Basauriko hau.  Eskualde mailan, hurrengo deialdia, Galdakaon izango da, azaroak 16an. 

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • info@udaltalde21.eus • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo