Berriak | 2013-11-11

Bertako espezieak landatzeko jardunaldia Galdakaoko Ibaizabal ibaiertzean

Bertako espezieak landatzeko jardunaldia Galdakaoko Ibaizabal ibaiertzean

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du datorren larunbatean, azaroaren 16an, bertako ibaiertzetako landaredia landatzeko jarduera antolatu dela Galdakaon. Hitzordua 9:30tan da Máximo Moreno Parkean, Ibaizabal ibaiaren ibaiertzean jarduteko. Parte-hartzea zabala da eta interesa duen edozein boluntariori zuzendua dago. 3 ordutako ekintza aurreikusten da eta arropa eta zapata erosoak eramatea gomendatzen da.

Ekintza hau “Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko hots, Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Orduña, Ugao-Miraballes, Zaratamo eta Zeberioko udalerrietako ibai eta erreketan, biodibertsitatea hobetzeko eta degradatutako ibaiertzetako berriztapen ekologikoa gauzatzeko” proiektuari lotua dago.

Larunbatean egingo den jardueran ibaiertzearen balio naturalak ezagutzeko aukera izango da eta bertako ibaiertzeko landare espezieak landatuko dira, hala nola; haltza (Alnus glutinosa), zuhandorra (Cornus sanguínea), zumalakarra (Frangula alnus), hurritza (Corylus avellana), lizarra (Fraxinus excelsior), sahatsa (Salix atrocinerea), ereinotza (Laurus nobilis) eta elorri zuria (Crataegus monogyna).

Landatu aurretik, aholkularitza teknikoek hasierako azalpen bat emango dute jardueraren ezaugarriak eta metodologia ezagutzeko. Ingurunearen balio ekologikoaren garrantzia  ere azpimarratuko da, bertako espezie mehatxatuak zeintzuk diren azalduz eta hauentzat ekintza honek ekar dezaken onura nabarmenduz.

Proiektu honek Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko diru-laguntza jaso du. 

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • info@udaltalde21.eus • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo