Berriak | 2013-11-12

Ibaizabal ibaiaren ibaiertzaren birlandaketa Galdakaon IES Elexalde eta Eguzkibegi Ikastolako ikasleen eskutik

Ibaizabal ibaiaren ibaiertzaren birlandaketa Galdakaon IES Elexalde eta Eguzkibegi Ikastolako ikasleen eskutik

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du IES Elexalde eta Eguzkibegi Ikastolako hiru talde Ibaizabal ibaiertzeko gune batean bertako ibaiertzetako landaredia landatzeko jardunaldia burutu dutela, azaroaren 12an.

Ekintza hau “Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko, hots, Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Urduña, Ugao-Miraballes, Zaratamo eta Zeberioko udalerrietako ibai eta erreketan biodibertsitatea hobetzeko eta degradatutako ibaiertzetako berriztapen ekologikoa gauzatzeko” proiektuaren hamalaugarren jardunaldia da eskualdean.

Ibaizabal ibaiertzean gauzatu da ekintza, Maximo Moreno Parkearen ondoan dagoen partzela batean. 39 ikasle, 76 zuhaitz eta zuhaixka landatu dituzte. Landatutako espezieak honakoak izan dira: sahatsak (Salix atrocinerea), lizarrak(Fraxinus excelsior), haltzak (Alnus glutinosa) eta karraskilak (Rhamnus alaternus).

Hasieran eta amaieran, azalpen bat eman zitzaien hiru taldeei, ingurunearen balio ekologikoaren garrantzia aipatuz, bertako espezie mehatxatuak zeintzuk diren azalduz eta hauentzat ekintza honek ekar dezaken onura nabarmenduz. Parte hartzaileak informatzeko liburuxka bana eman zitzaien eta ekintza hauek inguruko flora eta faunan duten garrantzia azpimarratu zen. Ibaiertzeko landarediak ibaiertzak babesten ditu lur-jauziak galaraziz, ibaira doazen lur-emariak atxikitzen ditu, ur-goraldiak kontrolatu eta uraren tenperatura egokia mantentzen du. Faunarentzako elikagaia eta babeslekua ere eskaintzen du. 

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • info@udaltalde21.eus • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo