Berriak | 2013-11-16

Ur-bazterren leheneratze hamabosgarren jardunaldia burutu da Ibaizabal ibaian Galdakaon

Ur-bazterren leheneratze hamabosgarren jardunaldia burutu da Ibaizabal ibaian Galdakaon

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du azaroaren 16an, larunbata, bertako espezieak landatzeko jardunaldia burutu dela Ibaizabal ibaian Galdakaon, Máximo Moreno parkearen ondoan.

Ekintza hau “Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko, hots, Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Urduña, Ugao-Miraballes, Zaratamo eta Zeberioko udalerrietako ibai eta erreketan, biodibertsitatea hobetzeko eta degradatutako ibaiertzetako berriztapen ekologikoa gauzatzeko” proiektuari lotua dago.

Hiru orduz 16 pertsonako taldea 100 metrotako ibaiertzean lanean aritu da, 60 zuhaitz eta zuhaixka landatuz, hain zuzen: 16 haltzak, 18 lizarrak, 20 sahats eta 6 karraskilak. Gainera, sei Panpa belar (Cortaderia selloana) eta hiru Buddleja daviddi deitutako espezie exotiko inbaditzaileak kendu dira. Bestalde, tokiaren garbiketa ere egin da, 350 kilo hondakin batuz.

Ekintza hau zuzentzen duen talde profesionalak, hasieran eta amaieran, azalpen bana eman du: ingurunearen balio ekologikoaren garrantzia aipatuz, bertako espezie mehatxatuak zeintzuk diren azalduz eta hauentzat ekintza honek ekar dezaken onura nabarmenduz. Parte hartzaileei informatzeko liburuxka bana eman zaie eta ekintza hauek bertako flora eta faunan duten garrantzia azpimarratu da.  

Degradatutako ibaiertzak berreskuratzeko, eskualde mailan egiten den hamabosgarren jarduera da eta hirugarrena Galdakaon. Eskualde mailan, hurrengo deialdia, Arrankudiaga-Zollon izango da, azaroak 23an. 

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • info@udaltalde21.eus • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo