Berriak | 2013-11-22

Kontzientziazio-mezua Nerbioi-Ibaizabal Eskualdeko biztanleei Hondakinen Prebentzioari buruzko Aste Europarra dela eta

Kontzientziazio-mezua Nerbioi-Ibaizabal Eskualdeko biztanleei Hondakinen Prebentzioari buruzko Aste Europarra dela eta

Bizkaiko Hiri hondakinen Behatoki iraunkorraren arabera, Nerbioi-Ibaizabal Eskualdeko biztanle bakoitzak 0,96 kilo etxeko hondakin egunean sortu zuen bataz beste 2012an.

Zuk hobetu ala okerragotu egiten duzu bataz besteko hori? Alegia, goitik edo behetik zaude? Zure ekarpenaz pentsatu ahal duzu inoiz?

Saiatu zure hondakin kopurua murrizten.

 

Erosten ditugun ondasun eta zerbitzuek hainbat hondakin sortzen dute heuren material, bilgarri, e.a. direla medio.

Zure erosketetan, loturiko hondakinen kopuru eta arriskugarritasuna aintzat hartzen duzu? Ekoetiketaz ohartzen zara? Eta produktuak berrerabilgarriak diren, berriz kargatu daitezkeen edo konpondu daitezkeen? Zure erabakian eragina du? Poltsa berrerabilgarriak baliatzen dituzu?

Errepara ezazu hondakinetan ere kontsumitzen duzunean.

 

Eskualdean hainbat hondakin-frakzio gaika biltzen da: organiko eta gainerakoa, papera eta kartoia, ontziak, beira, arropa eta etxe-objetuak, erabilitako landare-olioa, pilak eta metagailuak, tonerra eta kartutxoak, mugikorrak, handiak, eta arriskutsuak.

Zure etxeak sortzen dituen hondakinak bereizten dituzu? Frakzio ezberdinetarako gunea daukazu? Ba al dakizu non dauden ontzi hurbilenak? Garbigunera joaten al zara?

Bereizi berziklapena errazteko.

 

Hondakin asko beste pertsonentzat ondasun izan daiteke eta lehengaia industria edo nekazaritzarako.

Erabiltzen ez dituzun ondasunak besteek berrerabil ditzaten aukera ematen duzu? Pentsatu al duzu konposta ekoiztea zure hondakin organikoekin? Eskualdean abiatzeko diren esperientzietan parte hartzeko prest zaude?

Elkarrekin lan egin berrerabilpen eta berziklapenean.

 

Hondakinek eragin negatiboa dute klima-aldaketan; bere bilketa, garraio eta tratamendua gastu garrantzitsu bat da udal aurrekontuan. Honetan hobetzea herritar guztion eta bakoitzaren lana da.

Zu arduratuta al zaude?

 

Gutxitu, berrerabili eta birziklatu, 2013ko Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen helburu nagusiak dira.

Eskua luzatu. 

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • info@udaltalde21.eus • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo