Berriak | 2013-11-30

Nerbioi ibaiko hamazazpigarren jardunaldia burutu da Zaratamoko Upo errekan

Nerbioi ibaiko hamazazpigarren jardunaldia burutu da Zaratamoko Upo errekan

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du azaroaren 30an, larunbata, bertako espezieak landatzeko jardunaldia burutu dela Upo errekan Zaratamon.

Ekintza hau “Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko, hots, Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Urduña, Ugao-Miraballes, Zaratamo eta Zeberioko udalerrietako ibai eta erreketan, biodibertsitatea hobetzeko eta degradatutako ibaiertzetako berriztapen ekologikoa gauzatzeko” proiektuaren hamazazpigarrena da.

Hiru orduz 10 pertsonako taldea 71 metrotako ibaiertzean lanean aritu da, 24 zuhaitz eta zuhaixka landatuz, hain zuzen: 3 haltzak, 12 lizarrak, 3 sahats eta 6 zumalakarrak. Bestalde, tokiaren garbiketa ere egin da, 950 kilo hondakin batuz.

Ekintza hau zuzentzen duen talde profesionalak, hasieran eta amaieran, azalpen bana eman du: ingurunearen balio ekologikoaren garrantzia aipatuz, bertako espezie mehatxatuak zeintzuk diren azalduz eta hauentzat ekintza honek ekar dezaken onura nabarmenduz. Parte hartzaileei informatzeko liburuxka bana eman zaie eta ekintza hauek bertako flora eta faunan duten garrantzia azpimarratu da.  

Eskualde mailan, hurrengo deialdia, Orozkon izango da, abenduak 10an, eskolako ikasleekin.

Proiektu honek Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko diru-laguntza jaso du. 

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • info@udaltalde21.eus • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo