Berriak | 2013-12-01

Nerbioi ibaiko ibaiertzean bertako espezieak landatzeko jardunaldi berria burutu da Arrankudiaga-Zollon

Nerbioi ibaiko ibaiertzean bertako espezieak landatzeko jardunaldi berria burutu da Arrankudiaga-Zollon

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du igande honetan, abenduak 1, bertako espezieak landatu zirela Arrankudiaga-Zollotik pasatzen den Nerbioi errekaren ibaiertzean, Reinoxmetal dagoen Arbide auzoan hain zuzen ere.

Ekintza hau “Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko, hots, Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Urduña, Ugao-Miraballes, Zaratamo eta Zeberioko udalerrietako ibai eta erreketan, biodibertsitatea hobetzeko eta degradatutako ibaiertzetako berriztapen ekologikoa gauzatzeko” proiektuaren hemezortzigarren jarduera da eskualdean.

Bi orduz 10 pertsonako taldea 220 metrotako ibaiertzean lanean aritu da, bertako urbazter-espezietako 76 zuhaitz eta zuhaixka landatuz, hain zuzen: 21 haltzak, 18 lizarrak, 24 sahats eta 13 zumalakarrak. Horrez gain, hiru kilo hondakin batu ziren. Tokian bertan aurtengo maiatzan landare exotikoak kendu ziren.

Ekintza hau garatzeko, talde profesional baten aholkularitza teknikoa eta zuzendaritza jaso zen. Hasieran eta amaieran, azalpen bat eman zitzaion taldeari, ingurunearen balio ekologikoaren garrantzia aipatuz, bertako espezie mehatxatuak zeintzuk diren azalduz eta hauentzat ekintza honek ekar dezaken onura nabarmenduz. Parte hartzaileei informatzeko liburuxka bana eman zitzaien eta ekintza hauek inguruko flora eta faunan duten garrantzia azpimarratu zen.  

Eskualde mailan, hurrengo deialdia, Orozkon izango da, abenduak 10ean, eskolako ikasleekin.

Proiektu honek Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko diru-laguntza jaso du. 

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • info@udaltalde21.eus • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo