Berriak | 2013-12-09

Usansolo (Galdakaoko) Unkina Eskolako “Oinez busaren” lehen eguna

Usansolo (Galdakaoko) Unkina Eskolako Oinez busaren lehen eguna

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du Usansolo (Galdakaoko) Unkina Eskolan “Oinez busa” abiatu dela gaur abenduak 9an. Lehenengo egun honetan 8 neska-mutilek hartu dute parte esperientzia honetan, txaleko batekin identifikatutako guraso talde boluntario batek lagunduta eta gidatuta; Arteta auzotik irten da antolatutako taldea eta eskolaraino egin du bere ibilbidea.

Froga pilotu hau aste osoan burutuko da. Aurreikuspenen arabera, datozen egunetan neska-mutil gehiagok parte hartuko du. Era berean, geraleku kopurua handitzea ere espero da, gaur ekimenaren berri zuzenean izan duten beste ikaslek eta gurasok parte-hartuz.

Esperientza hau Eskola Bidea proiektuaren barruan kokatzen da, eskualdeko lau udalerriko zortzi ikastetxetan gauzatzen ari dena. Aurretik zentroaren diagnostikoa egin da gaur egungo eskolarako joan-etorrien argazkia jasoz. Baita ere, hainbat bilera egin dira zentroko gurasoekin, emaitzak partekatu eta esperientzia pilotua antolatzeko. Ikastetxera heltzeko, aldez aurretik zehaztutako oinezkoentzako ibilbidea ezarri dira eta ibilbidean ikasleak hartzeko geltoki sorta bat jarri ere.

“Eskola Bidea” proiektuak garraio-bide iraunkorrak sustatu nahi ditu Lehen Hezkuntzako ikasleen artean, isuri kutsagarririk gabeko garraio-bideak, etxetik eta eskolarako oinezko joan-etorriak, modu autonomoan eta ibilbide seguru batetik, sustatzeko asmoz.

Proiektu honek 21.780 euroko kostua du, BEZ barne eta Energiaren Euskal Erakundearen Garraio eta Mugikortasun eraginkorrerako diru-laguntzen programaren %50eko diru-laguntza jaso du, BEZ sartu barik. Horren bitartez, garraioaren eta mugikortasunaren energia-kontsumoa arrazionalizatzea lortu nahi da, aldaketara bideratutako inbertsio eta proiektuen bitartez, garraio eraginkorragoak erabiltzeko, “Jarduera-zentroetara doazen garraio-planei lotutako proiektu pilotuak" delakoaren ildoan.

Proiektu honen azkeneko helburua da ibilgailu ez motordunetan eskolara egiten diren bidaiak areagotzea, edota, gauza bera dena, ibilgailu motordunetan egindako bidaiak murriztea. Horrenbestez, pertsonen eguneroko mugikortasunean energia-kontsumoa arrazionalizatzea, garraiatzeko ibilgailu ez motordunetarako aldaketa sustatzearen bitartez: oinez joatea eta bizikleta erabiltzea; kutsadura atmosferikoa murriztea; akustika eta negutegi-efektuko gasen igorpena murriztea; eta haur nahiz nagusiak eguneroko mugikortasunaren praktika onen gainean kontzientziaraztea, segurtasunari eta joan-etorri iraunkorrei lehentasuna emanez

Eskola bidea eskolara egiten diren joan-etorriak modu iraunkor, autonomo eta seguru baten egitea bultzatzen duen prozesu parte-hartzaile bat da, motordun ibilgailuak murriztuz eta oinezkoentzako espazioak bermatzen dituen udalerri bat eraikiz. Honek, eragile guztien konpromisoa suposatzen du: Udala, elkarte eta erakundeak, eta bereziki: guraso, ikasle eta ikastetxeak (irakasle eta gainontzekoak). 

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • info@udaltalde21.eus • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo