Berriak | 2013-12-16

Galdakaoko Gandasegi Ikastetxe publikoko “oinezkoen Ikustarazte Kanpainaren” lehen eguna

Galdakaoko Gandasegi Ikastetxe publikoko oinezkoen Ikustarazte Kanpainaren lehen eguna

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du Galdakaoko Gandasegi Ikastetxe publikoko “oinezkoen ikustarazte kanpaina” abiatu dela. Lehenengo egun honetan, 50 neska-mutiko baino gehiagok hartu dute parte esperientzian, txaleko erreflektanteak edo kolore biziko arropa jantziz.

Kanpaina hau Eskola Bidea proiektuaren barruan kokatzen da, eskualdeko lau udalerriko zortzi ikastetxetan gauzatzen ari dena. Aurretik zentroaren diagnostikoa egin da gaur egungo eskolarako joan-etorrien argazkia jasoz. Baita ere, hainbat bilera egin dira zentroko gurasoekin.

Ekimen sinboliko honek aste betez oinezkoen mugikortasuna ikustaraztea lortu nahi du. Helburu nagusia oinez eskolara doazenak gehiengoa izanik, mugikortasun modu honen aldarrikapena egitea da. Aldi berean, egunero autoan eskolara datozen umeak oinez etortzera gonbidatu nahi ditu. Horregatik ekimen honek “Bazatoz oinez?” izena du.

Haurrek beraiek azaldutako egonezinari erantzun nahi izan du. Mugikortasunari buruzko inkestaren arabera, Lehen Hezkuntzako ikasle gehienak oinez etortzen dira eskolara (%63a), eta datu pozgarria da hau. Baina, inkestan jaso denaren arabera, eskolarako bidean kotxeak dira egoera arriskutsuak sortzen dituztenak: “trafiko larregi dagoela, zebrabideak ez direla errespetatzen, maniobra arriskutsuak egiten direla…”. Ekintza hau Ikastetxeko Bizikidetza Behatokian mugikortasunari buruzko landuko denarekin osatuko da.

Proiektuan zehar informatu den modura “Eskola Bidea” proiektuak garraio-bide iraunkorrak sustatu nahi ditu Lehen Hezkuntzako ikasleen artean, isuri kutsagarririk gabeko garraio-bideak, etxetik eta eskolarako oinezko joan-etorriak, modu autonomoan eta ibilbide seguru batetik.

Proiektu honek 21.780 euroko kostua du, BEZ barne, eta Energiaren Euskal Erakundearen Garraio eta Mugikortasun eraginkorrerako diru-laguntzen programaren diru-laguntza jaso du. Horren bitartez, garraioaren eta mugikortasunaren energia-kontsumoa arrazionalizatzea lortu nahi da, aldaketara bideratutako inbertsio eta proiektuen bitartez, garraio eraginkorragoak erabiltzeko, “Jarduera-zentroetara doazen garraio-planei lotutako proiektu pilotuak" delakoaren ildoan.

Proiektu honen azkeneko helburua da ibilgailu ez motordunetan eskolara egiten diren bidaiak areagotzea, edota, gauza bera dena, ibilgailu motordunetan egindako bidaiak murriztea. Horrenbestez, pertsonen eguneroko mugikortasunean energia-kontsumoa arrazionalizatzea, garraiatzeko ibilgailu ez motordunetarako aldaketa sustatzearen bitartez: oinez joatea eta bizikleta erabiltzea; kutsadura atmosferikoa murriztea; akustika eta negutegi-efektuko gasen igorpena murriztea; eta haur nahiz nagusiak eguneroko mugikortasunaren praktika onen gainean kontzientziaraztea, segurtasunari eta joan-etorri iraunkorrei lehentasuna emanez

Eskola bidea eskolara egiten diren joan-etorriak modu iraunkor, autonomo eta seguru baten egitea bultzatzen duen prozesu parte-hartzaile bat da, motordun ibilgailuak murriztuz eta oinezkoentzako espazioak bermatzen dituen udalerri bat eraikiz. Honek, eragile guztien konpromisoa suposatzen du: Udala, elkarte eta erakundeak, eta bereziki: guraso, ikasle eta ikastetxeak (irakasle eta gainontzekoak). 

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • info@udaltalde21.eus • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo