Berriak | 2013-12-26

Amaitu da jasangarritasun irizpideekin erosi eta kontratatzeko zerbitzuaren diseinua

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal erakundeak jakinarazten du “jasangarritasun irizpidedun erosketetarako eta kontrataziorako eskualdeko Zerbitzua” proiektua amaitu dela. Proiektu horren helburua izan da “Nerbioi-Ibaizabaleko udalerrietan ondasun eta zerbitzuen erosketa eta kontratazioa ahalbidetuko duen eskualde mailako zerbitzua diseinatzea, haren bideragarritasuna testatzea eta martxan jartzea, betiere, jasangarritasun irizpideak kontuan hartuta.

Gainera, helburu osagarri gisa, honakoak bilatu dira: 1) Tokiko erakundeak inplikaraztea Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen (EKPB) estrategian; 2) Erosketa iraunkorraren onurak erakustea, ez soilik ingurumen arlokoak, ezpada baita ekonomikoak ere; 3) EKPBren eta kontratuen eskualde mailako elkarketaren bitartez, udalei kostu ekonomikoak aurrezten laguntzea.

Laburbilduz, proiektuaren bitartez, zerbitzuaren bideragarritasun juridiko, tekniko eta ekonomikoaren azterketa egin da, web espazio bat sortu da udalentzat, bi kontratazio simulatu dira pilotaje gisa, eta informazio eta sentsibilizazio arloko lanak egin dira.

Lehenengo eta behin, bideragarritasun juridiko, tekniko eta ekonomikoaren azterketak adierazi zuen zerbitzua bideragarria dela juridikoki, aurrezki ekonomiko esanguratsuak ekarriko dizkiela udalei, eta tokiko erakundeen ingurumen arloko inpaktua hobetuko duela. Horrenbestez, mailaz maila ezartzea gomendatzen du. Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal, S.L.ren Estatutuak aldatzea planteatu du (dagoeneko, aldaketa hori onartuta dago): helburu soziala zabaldu, “iraunkortasun irizpideak barne hartuko dituen erosketan eta kontratazioan laguntza teknikoa eta hondakin bereziak biltzeko zerbitzua” sartzeko, eta “udalen zerbitzu teknikotzat eta bitarteko propiotzat” jotzeko kontsiderazioa. Modu horretan, udalek erosketa eta kontratazio bateratuen kudeaketa agindu ahal izango diote Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal erakundeari. Gainera, eskualde mailako erakundeak iraunkortasun irizpideak sartzea bermatuko du. Zerbitzuak kontratazio arloan indarrean den araudiaren arabera jardungo du, hiru modutan: 1) kontrataziorako Esparru-Hitzarmena; 2) Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal, esleipen-emaile eta kontratatzaile botere gisa; 3) Hornitzaileen errolda.

Pilotajean, bi lehiaketaren simulazioa egin da, bi zerbitzutarako: hondakinen zati organikoaren bilketa eta energia elektrikoaren hornidura, bi prozedura posibleen bitartez: botere esleitzaile eta kontratatzailea, lehenengoaren kasuan; Esparru-Hitzarmena, bigarrenaren kasuan.

Horretarako, zerbitzuaren dokumentazio juridikoa prestatu da, honakoak barne daudela: berau arautzen duen Oinarrizko Dokumentoa eta zerbitzua sortzeko Akordioa, Atxikimendurako Akordioa, kudeaketaren agindurako Hitzarmena eta kontrataziorako espedientearen Eredua. Era berean, dokumentazio tekniko eta administratiboa ere prestatu da, hau da, bi lehiaketen plegu girotuak.

Zerbitzuak tresna informatiko programatu eta testatua dauka, eskualde mailako erosketaren eta kontratazioaren ohiko kudeaketa errazteko, extranet edo sarbide mugatuko espazio bat Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal erakundearen webgunean, jasangarritasun irizpidedun erosketetarako eta kontrataziorako eskualdeko zerbitzuaren espedienteetatik eratorritako dokumentazio, informazio, gertakari eta abarrekin.

Atal hauek ditu: dokumentazio orokorra, erabiltzaileen direktorioa, agenda, zerbitzuaren espediente bakoitzerako atal zehatzak, eta baliabideak udalen artean trukatzeko aukera ematen duen atala. Erabilitako teknologia foroen sistema bat izan da, etorkizunerako metodo ekonomiko, malgu eta mailakatua, erabiltzaileei aukera ematen diena beraien artean eta web espazioarekin batera eragiteko. Udal bakoitzean zerbitzuaren ardura duten pertsonek sarbide-gako pertsonala izango dute. Modu horretan, kontratatzen diren espedienteen dokumentazio guztia izango dute, eta bertan parte hartu, iritzia eman eta eztabaidatzeko aukera ere izango dute.

Proiektuak iraun duen hamabi hilabeteetan, kontrasterako zenbait bilera indibidual eta kolektibo egin izan dira udal arduradunekin, politikariekin eta teknikariekin (kontrataziokoak, idazkariak edota kontu-hartzaileak), informazioa eta sentsibilizazioa eskaini ahal izateko.

Diseinu-lanaren ostean, udalek ezarpenari buruzko erabakiak hartuko dituzte, eta ondorengo urratsak ere emango dituzte.

Proiektuaren kostu osoa 29.381,28 eurokoa izan da, eta Udalsarea 21 (Iraunkortasunerako Udalerrien Euskal Sarea) ekimenaren laguntza izan du, proiektu berritzaileak sustatzen dituen Berringurumena 2012-2013 Programaren bitartez. Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal erakundearen proiektuak irabazi zuen sustatutako ideien lehiaketa, kontratazio publiko berdearen esparruan.

Ihobek, Ingurumena Kudeatzeko Sozietate Publikoak, gonbidapena egin dio Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal erakundeari, Europako Batzordearen Ecopol programan parte hartzeko, Ekoberrikuntzako programen ezarpena bizkortzeko erosketa eta kontratazio publiko berdean, hondakinetan eta azken horien birziklapenean. 

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • info@udaltalde21.eus • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo