Berriak | 2013-12-16

Nerbioi ibaiko ibaiertzean bertako espezieak landatzeko hogeigarren jardunaldia burutu da Ugao-Miraballesen

Nerbioi ibaiko ibaiertzean bertako espezieak landatzeko hogeigarren jardunaldia burutu da Ugao-Miraballesen

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du larunbatean, abenduak 14, bertako espezieak landatu zirela Ugao-Miraballesetik pasatzen den Nerbioi errekaren ibaiertzean, Leitoki zubiaren ondoan hain zuzen ere.

Ekintza hau “Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko, hots, Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Urduña, Ugao-Miraballes, Zaratamo eta Zeberioko udalerrietako ibai eta erreketan, biodibertsitatea hobetzeko eta degradatutako ibaiertzetako berriztapen ekologikoa gauzatzeko” proiektuaren hogeigarren jarduera da eskualdean.

Bi orduz 10 pertsonako taldea 120 metrotako ibaiertzean lanean aritu da, sahats aldaxkak tarteko, guztira 190 ale landatuz. Tokian bertan aurtengo maiatzean egindako landaketa sendotuz.

Gainera, inguruaren garbiketa ere egin zen. Guztira, 5 kilo hondakin bildu ziren: plastiko, lata, edukiontzi eta beste hainbat hondakin.

Ekintza hau garatzeko, talde profesional baten aholkularitza teknikoa eta zuzendaritza jaso zen. Hasieran eta amaieran, azalpen bat eman zitzaion taldeari, ingurunearen balio ekologikoaren garrantzia aipatuz, bertako espezie mehatxatuak zeintzuk diren azalduz eta hauentzat ekintza honek ekar dezaken onura nabarmenduz. Parte hartzaileei informatzeko liburuxka bana eman zitzaien eta ekintza hauek inguruko flora eta faunan duten garrantzia azpimarratu zen.  

Proiektu honek Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko diru-laguntza jaso du. 

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • info@udaltalde21.eus • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo