Berriak | 2014-01-08

Nerbioi ibaiko ibaiertzean bertako espezieak landatzeko jardunaldia Etxebarrin urtarrilak 12an igandea

Nerbioi ibaiko ibaiertzean bertako espezieak landatzeko jardunaldia Etxebarrin urtarrilak 12an igandea

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du datorren igandean, urtarrilaren 12an, bertako ibaiertzetako landaredia landatzeko jarduera antolatu dela Etxebarrin. Hitzordua 9:30tan da, Ametzola Parkeko ibaiertzean, Forua kalea parean, Nerbioi ibaiaren ibaiertzean jarduteko. Parte-hartzea zabala da eta interesa duen edozein boluntariori zuzendua dago. 3 ordutako iraupena aurreikusten da eta arropa eta zapata egokiak eramatea gomendatzen da.

Ekintza hau “Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko hots, Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Orduña, Ugao-Miraballes, Zaratamo eta Zeberioko udalerrietako ibai eta erreketan, biodibertsitatea hobetzeko eta degradatutako ibaiertzetako berriztapen ekologikoa gauzatzeko” proiektuari lotua dago, hogeita batgarrena hain zuzen.

Jardueran ibaiertzearen balio naturalak ezagutzeko aukera izango da eta ibaiertzetako bertako espezieak landatuko dira. Landatu aurretik, aholkularitza teknikoak hasierako azalpen bat emango du jardueraren ezaugarriak eta metodologia ezagutzeko. Ingurunearen balio ekologikoaren garrantzia ere azpimarratuko da, bertako espezie mehatxatuak zeintzuk diren azalduz eta hauentzat ekintza honek ekar dezaken onura nabarmenduz.

Proiektu honek Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko diru-laguntza jaso du. 

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo