Berriak | 2014-01-13

Ibaiertzetako berriztapen azken jardunaldia burutu da Etxebarrin

Ibaiertzetako berriztapen azken jardunaldia burutu da Etxebarrin

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du urtarrilaren 12an, igandea, bertako espezieak landatzeko jardunaldia burutu dela Nerbioi ibaian Etxebarrin, Ametzola parkean. Ekintza hau “Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko, hots, Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Urduña, Ugao-Miraballes, Zaratamo eta Zeberioko udalerrietako ibai eta erreketan, biodibertsitatea hobetzeko eta degradatutako ibaiertzetako berriztapen ekologikoa gauzatzeko” proiektuaren azkena izan da.

Hiru orduz 14 pertsonako taldea 103 metrotako ibaiertzean lanean aritu da, 77 zuhaitz eta zuhaixka landatuz, hain zuzen: 25 haltza, 10 sahats, 15 zuhandor, 17 intsusa eta 10 elorri zuri. Gainera, fallopia (Fallopia japonica) espezie exotiko inbaditzailetik 80 ale kendu dira. Bestalde, tokiaren garbiketa ere egin da, 70 kilo hondakin batuz.

Ekintza hau zuzentzen duen talde profesionalak, hasieran eta amaieran, azalpen bana eman du: ingurunearen balio ekologikoaren garrantzia aipatuz, bertako espezie mehatxatuak zeintzuk diren azalduz eta hauentzat ekintza honek ekar dezaken onura nabarmenduz. Parte hartzaileei informatzeko liburuxka bana eman zaie eta ekintza hauek bertako flora eta faunan duten garrantzia azpimarratu da.    

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo