Berriak | 2013-07-04

Nerbioi-Ibaizabaleko udalerrietako ingurumen-adierazleei buruzko txostenak argitaratu dira

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal erakundeak jakinarazten du Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko udalerrietako ingurumen-adierazleei buruzko emaitzen txostenak argitaratu direla.

Dokumentu hauen helburua da udalerrietako ingurumenari buruzko informazioa eskuragarri jartzea, modu horretan gardentasun handiagoa sustatuz udal kudeaketan, eta herritarren inplikazioa areagotuz.

Jasangarritasun Bulegoaren bitartez, eskualdeko udalerriek “Tokiko jasangarrtasunerako politiken ebaluaziorako eta jarraipenerako programa” delakoaren zazpigarren edizioan hartu dute parte. Udalsarea 21 Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sareak urtero sustatzen du programa hori bere kideen artean, Sareko udalerriek partekatzen duten metodologia bateratuan oinarrituta, eta, hain zuzen ere, txostena parte-hartze horretatik sortutakoa da. Txosten horiek eta adierazleen kalkuluak Tokiko Agenda 21ren prozesuen kudeaketa-ereduaren parte dira, eta urtero gaurkotuko dira.

Programa horren lan-esparruan egin da eskualdeko udalerri guztien Tokiko Jasangarritasunerako Adierazleen Sistemaren (TIAS) kalkulua, eta kalkulu horren emaitzen laburpena eta interpretazioa Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal erakundearen webgunean kontsultatu daiteke, udalerri bakoitzari dagokion atalean.

Udal langileen, zenbait administrazioren eta udalez gaindiko erakundeen arteko lankidetzaren emaitza da.

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • info@udaltalde21.eus • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo