Berriak | 2013-10-31

Kontsumo arduratsuari buruzko bideo-eztabaida Galdakaoko HHIn, Eskolako Agenda 21 ekimenaren barruan

Kontsumo arduratsuari buruzko bideo-eztabaida Galdakaoko HHIn, Eskolako Agenda 21 ekimenaren barruan

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du bideo bat proiektatu zela eta, ondoren, eztabaida egin zela Galdakaoko HHIko ikasleekin. Urriaren 31n, ostegunez, Galdakaoko ikastetxe horretarko 60 ikaslek hartu zuten parte 2013-2014 ikasturteko Eskolako Agenda 21 programaren jarduera honetan.

Ordu eta erdiz, “Consume hasta morir” dokumentala proiektatu zen eta, emanaldian zehar, geldialdiak egin ziren, bideoaren edukiarekin lotutako eztabaida erraztu ahal izateko.

“Consume hasta morir” dokumentala Ekologistak Martxan elkarteak 2002an Madrilen sortutako proiektu baten parte da. Geroztik, www.consumehastamorir.comwebgunea jardunean dago eta, bertan, testuak edo bideoak aurki daitezke, kontsumoarekin erlazionatutako beste zenbait baliabideren artean.

Eztabaidarako geldialdietan, hainbat gai jorratu ziren: publizitatea, publizitate-estrategiak, elikadura eta estetika, hezkuntzaren zeregina, kontsumitzaileen ohiturak eta abar.

Aipatutako hau Galdakaoko HHIk Eskolako Agenda 21 programaren barruan eta 2013-2014 ikasturtean egin duen jardueretako bat izan da; hain zuzen ere, ikasturtean landu den gai nagusia kontsumo arduratsua izan da.

Eskolako Agenda 21 ikastetxearen eta bere inguruko ingurumena eta esparru soziala hobetzeko programa da. Hezkuntza-komunitatearen konpromisoa da, eta, udalekin batera lan eginez, ikastetxearen eta udalerriaren ingurumen kalitatea eta jasangarritasuna hobetu nahi dira. Oinarrizko hiru osagai ditu: hezkuntza zentroaren eta inguruaren ingurumen jasangarritasuna, curriculumaren arloko berrikuntza eta komunitatearen partaidetza. Galdakaoko HHIz gain, eskualdeko beste bederatzi ikastetxe ari dira parte hartzen Eskolako Agenda 21 ekimenean: Arrigorriaga BHI, Etxebarri BHI, Eguzkibegi Ikastola HLBHIP, Andra Mari BHI, Bengoetxe BHI, Elexalde BHI, Urduña HLHI, Orozkoko Harana HLHI eta Ugao HLHI. 

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • info@udaltalde21.eus • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo