Berriak | 2013-12-12

Galdakaoko Andra Mari Institutuak kontsumo arduratsuari buruzko zenbait jarduera egin ditu, Eskolako Agenda 21 ekimenaren barruan

Galdakaoko Andra Mari Institutuak kontsumo arduratsuari buruzko zenbait jarduera egin ditu, Eskolako Agenda 21 ekimenaren barruan

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal erakundeak jakinarazten du Galdakaoko Andra Mari Institutuak zenbait jarduera egin dituela 2013-2014 ikasturteko lehen hiruhilekoan, Eskolako Agenda 21 ekimenaren markoan; hain zuzen ere, Udaletxea bisitatu da; dokumental bat proiektatu eta, ondoren, eztabaida egin da; eta, azkenik, tailerra egin da, eskolan supermerkatu bat simulatuz. Jarduera horiek 2013-2014 ikasturteko Eskolako Agenda 21 programaren parte dira. Bertan, kontsumo arduratsua ari dira lantzen, gai nagusi gisa.

Azaroaren 29an, 30 ikaslez osatutako talde batek Galdakaoko Udaletxea bisitatu zuen. Bisitak iraun zuen bitartean, parte-hartzaileek Udalaren funtzionamendu orokorra eta Udal sailak ezagutzeko aukera izan zuten. Ibon Uribe Alkateak eta Amaia Betolaza Alkateordeak beraiekin hitz egin zuten, eta ikasleek zenbait galdera egin zizkieten, gehienbat mugikortasunarekin eta herriko enpleguarekin erlazionatutakoak.

Abenduaren 11n, “Consume hasta morir” bideoa proiektatu zen, gure kontsumo-gizarteari buruzko hausnarketa eskaintzen duen lana. Tarteka, dokumentalaren proiekzioa eten egin zen, 23 parte-hartzaileen artean filmaren edukiei buruz eztabaidatzeko eta bertan eskaintzen ziren gogoetei buruz hitz egiteko. Horren ostean, saiotik ateratako ondorioen berri eman zitzaien ikastetxeko gainerako ikasleei, gogoeta horiek Txoko Berdean argitaratuz.

Azkenik, kontsumo kontziente eta arduratsuaren garrantziari buruzko tailerra egin zen abenduaren 12an, 25 ikaslerekin. Saio hartan, hainbat produktu eskuratzeko aukera ematen zuen supermerkatu bat simulatu zen. Produktu bakoitzeko artikuluen artean, parte-hartzaileek erosketa-aukerarik onena hautatu behar zuten, zenbait irizpideri erreparatuta: prezioa, ontziratzea, jatorria, etiketaren informazioa, itxura, zaporea eta abar.

Eskolako Agenda 21 ikastetxearen eta bere inguruko ingurumena eta esparru soziala hobetzeko programa da. Hezkuntza-komunitatearen konpromisoa da, eta, udalekin batera lan eginez, ikastetxearen eta udalerriaren ingurumen kalitatea eta iraunkortasuna hobetu nahi dira. Oinarrizko hiru osagai ditu: hezkuntza zentroaren eta inguruaren ingurumen jasangarritasuna, curriculumaren arloko berrikuntza eta komunitatearen partaidetza. Gaur egun, eskualdeko hamar ikastetxe ari dira bertan parte hartzen: Arrigorriaga BHI, Etxebarri BHI, Galdakao HHI, Eguzkibegi Ikastola HLBHIP, Andra Mari BHI, Bengoetxe BHI, Elexalde BHI, Urduña HLHI, Orozkoko Harana HLHI eta Ugao HLHI.

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • info@udaltalde21.eus • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo