Berriak | 2014-03-21

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal S.L.ren urteroko Batzar Nagusia

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal S.L.ren urteroko Batzar Nagusia

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du martxoak 20an Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoak kudeatzen duen udal arteko Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal S.L. sozietate publikoak urteroko Batzar Nagusia egin duela.

Sozietateko bazkideen ordezkariek, hots, Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Etxebarri, Orozko, Ugao-Miraballes, Urduña, Zaratamo eta Zeberioko Udalek, 2013 urteari dagokion balantzea, memoria, galdu-irabazien kontua eta ondare aldaketen egoera aztertu ondoren aho-batez onartu zituzten.

Kontabilitate Plan Orokorraren arabera, laburbilduz, ondasun eta eskubideen balantzean ez dago finantza-entitate edo eta bestelakoekiko zorrik. Emaitzen kontuan, proiektu guztiak aurrera eraman dira defizitik egon gabe. Aldiz, 1.488,08 eurotako irabazia egon da. Ondare egoerari dagokionez, ez da aldaketarik izan, ez da kapitalaren handiagotze ezta murrizketarik izan. Betiko 9 bazkideek jarraitzen dute, akzio berdinekin. Emaitzen aplikazioa borondatezko erreserbei zuzendu da, 2011 urtea geroztik legezko erreserba guztiz osatua izan ondoren. Halaber, sozietateko administrazio-organoaren kudeaketa onartu zen.

Kontabilitate publikoko terminoetan, behin betiko balantzearen arabera, 2013an, diru-sarrerak 449.852,33 eurokoak izan ziren, eta gastuak, berriz, 481.363,06 eurokoak. Hau da: diru-sarrerak aurreikusita zegoena baino 27.824,60 euro gutxiagokoak izan dira, eta gastuak, berriz, 3.686,13 euro gehiagokoak. Beraz, Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal erakundearen historia osoan lehen aldiz, 31.510,73 euroko gaineratiko negatiboa edo defizita geratu da 2013an.

Diru-sarrerei dagokienez, jatorriz eta dimentsioz, udalek eman dute guztirakoaren %49,75 (SMko 9 bazkideek %26,34; Galdakaok %18,14 eta Basaurik %5,26). Diru-laguntzek, %23,01. 2012ko soberakina diru-sarreren %15,85 izan da. Beste diru-sarrera batzuk: %11,40. Horien artean, nabarmentzeko modukoak dira 2012ko BEZaren likidazioa (%9,50) eta GT ISO 14064 proiektuaren fakturazioa (%1,08).

Jasotako diru-laguntzak 103.504,94 eurokoak dira, eta proiektu, erakunde finantzatzaile, portzentaje eta esleipen-urte hauei dagozkie: Jatorri industrialeko Isurpen Fokuen Inbentarioa (Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila. Garapen iraunkorra sustatzen duten ekintzak: %70, BEZ gabe. 2011); Karbono Aztarnaren Kalkuluaren Ezarpena (Ihobe. Ekoeraginkortasunerako Programa: %86, BEZ gabe. 2012); Ikastetxeetatako segurtasun neurriei buruzko ikerketa (EEE: %50, BEZ gabe. 2012); Eskola Bidea (EEE: %50. 2012, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila: %27,65. 2013; biak, BEZ gabe); Eskualdeko erosketa eta kontratazio zerbitzua abiaraztea (Udalsarea 21. Berringurumena: %70. BEZ gabe. 2012); Hondatutako ibaiertzen leheneratze ekologikoa (Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila. Garapen iraunkorra sustatzen duten ekintzak: %85, BEZ gabe. 2012).

Gastua ondorengo atalen artean banatu da, beheranzko hurrenkeran ordenatuta: 1) Eskualdeko Bulegoaren funtzionamendua: langileak, zerbitzuak eta hornidurak, eta beste zenbait gastu, %41,26; 2) Hondakinen bilketa: Etxeko olioa; Tonerra eta mugikorrak; Pilak eta metagailuak; Oihalak eta etxeko beste tresna batzuk; %15,36; 3) Biodibertsitatea: Ibaiertzen leheneratzea, %12,77; 4) Mugikortasuna: Segurtasun neurriei buruzko ikerketa eta Eskola Bidea, %9,05; 5) Industriako Agenda 21: jatorri industrialeko isurketen fokuen Inbentarioa eta Karbono Aztarnaren Kalkuluaren Ezarpena, %9,02; 6) Eskolako Agenda 21, %5,81; 7) Eskualdeko erosketa eta kontratazio publiko berdea: eskualdeko erosketa eta kontratazio zerbitzua abiaraztea, %4,99; 8) Tokiko Agenda 21, %1,04; eta 9) Komunikazioa-partaidetza, %0,70.

Gainera, 0 kostu zuzeneko bi sail oso daude. Hauek dira: Udal Administrazioa girotzea eta Beste proiektu eta ezusteko batzuk. Lehenengo kasua langileen kostua baino ez da, beste sail batzuetako kosturik gabeko zenbait ekintzatan bezala. Gastu hau eskualdeko bulegoaren funtzionamenduan sartuta dago jada. Bigarren kasuan, 2013an ez da beste proiektu eta ezustekotan sartu daitekeen ekintzarik egon.

Bilera berean, Junta Nagusiak Jasangarritasun irizpideak aintzat hartzen dituen eskualdeko erosketa eta kontratazio Zerbitzua abiatzeko dokumentazioa onartu du. Zerbitzua sortzeko Akordioa eta berau arautzen duen Esparru-Agiria ondorengo egunotan Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Honekin batera, eskualdeko zerbitzuari atxikitzeko akordioaren eredua onartu da, udalek ondorengo egunotan ebatziko dutena. Baita ere, kudeaketa-agindurako hitzarmen eredua, udalek parte hartuko duten kontratazio bakoitzean erabakiko dutena. Eta azkenik, puntu honetan Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen Politikarekiko konpromisoa onartu da, azken hau modu berean eskualdeko udalek berretsiko dutena. 

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo