Berriak | 2014-03-25

Udal arduradunen bisita Galindoko Hondakin-Uren Araztegira, Uraren Munduko Eguna dela eta

Udal arduradunen bisita Galindoko Hondakin-Uren Araztegira, Uraren Munduko Eguna dela eta

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du, gaur, martxoaren 25an, asteartea, eskualdeko udal arduradun talde batek, politikoak eta teknikariak, Sestaoko Galindoko Hondakin-Uren Araztegia bisitatu dutela, Uraren Munduko Eguna dela eta.

Bisitaren helburua izan da bertatik bertara ezagutzea eskualdean sortzen diren hondakin-ur gehienek jasotzen duten tratamendua, eta aldi berean uraren kontsumoan arduraz jokatzeko mezua zabaldu bertako biztanlegoari.

Galindoko Hondakin-Uren Araztegia (HUA)  Bilbo-Bizkaia Ur Partzuergoak duen saneamendu lan nagusia da Bilbao Metropolitarraren Osoko Saneamendu Planaren barruan, Euskal Autonomia Erkidegoan aurrera eramandako ingurumen proiekturik garrantzitsuenatzat jo izan dena, 900 eurotik gorako inbertsioarekin.

1990. urtean Galindoko HUAko lanak amaitu zituztenetik, 350.000 metro kubiko hondakin-ur arazten dira egunero. Europar Batasunak hondakin uren tratamenduari  buruz ezarritako eskakizunak betetzeaz gain, Planari esker gure errekak, Itsasadarrak eta hondartzak berreskuratu egin dira ingurumen aldetik, herritarrek haietaz goza dezaten.

Guztira, etxe eta industrietako hondakin-urak jasotzen dituzten kolektoreak eta etengailuz osatutako 250 kilometro dira, ibaiazpiko gurutzegune bik Galindora eraten dituzte ur zikinak.

Araztegi honetan bi prozesu hauek gauzatzen dira: urak araztu eta prozesutik eratorritako lokatzak tratatu. Uraren tratamendua prozesu hauetan gauzatzen da: aurretratamendua, lehen tratamendua, bigarrena eta hirugarrena.

Ura dekantatzeko prozesuetan ateratako lokatzak, horiek trinkotzeko tratamendu baten ostean, erraustu egiten dira. Baporizaziotik ateratako lurruna kogenerazio-planta batean erabiltzen da, eta araztegiko instalazio guztien beharrak asetzeko energia nahikoa sortzen du.

2014ko Uraren Munduko Egunaren gaia “ura eta energia” da. Ura aurrezteak energía aurreztea dela azpimarratu nahi du eta alderantziz.

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek uste du ondasun preziatu honen kudeaketa arduratsua garrantzitsua dela erantzunkizun bai ekonomikoa eta baita ambientalagatik ere.

  

Uraren Munduko egunari buruzko informazioa

http://www.un.org/es/events/waterday/

Galindoko HUAri buruzko informazioa:

http://www.consorciodeaguas.com/html/pdf/edarGal.pdf

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo