Berriak | 2014-03-27

Frutak eta barazkiak identifikatzeko tailerra, Galdakaoko Eguzkibegi Ikastolako Eskolako Agenda 21en

Frutak eta barazkiak identifikatzeko tailerra, Galdakaoko Eguzkibegi Ikastolako Eskolako Agenda 21en

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du martxoaren 27an tailer bat egin dela Galdakaoko Eguzkibegi Ikastolan, frutak eta barazkiak bereizten ikasteko.

Tailerra Eskolako Agenda 21en markoan egin da, eta Haur Hezkuntzako 50 ikasle ingururekin egin da. Saioaren helburuak honakoak izan dira: 1) fruten eta barazkien arteko desberdintasunak ezagutzea; 2) zenbait fruta eta barazki bisualki identifikatzea; eta 3) fruten zaporeak ezagutzea.

Fruten eta barazkien arteko desberdintasun nagusiei buruzko azalpen praktiko eta bisual labur baten ondoren (hazia dutenak frutak dira, eta hazirik ez dutenak barazkiak dira), ikasleek zenbait fruta eta barazkiren marrazkiak koloreztatu dituzte. Amaitzeko, marrubiak, sagarrak, laranjak eta platanoak dastatu dituzte.

Eskolako Agenda 21 ikastetxearen eta ingurunearen ingumen eta gizarte hobekuntzarako programa da. Heziketa-komunitateak udalekin batera heziketa-zentroaren eta udalerriaren ingurumen-kalitatearen nahiz jasangarritasunaren alde lan egiteko konpromisoa da. Oinarrizko hiru osagai ditu: heziketa-zentroaren eta ingurunearen ingurumen-jasangarritasuna, curriculum-berrikuntza eta komunitatean parte hartzea. Gaur egun, eskualdeko hamar zentro ari dira parte hartzen: Arrigorriaga BHI, Etxebarri BHI, Galdakao HHI, Eguzkibegi Ikastola HLBHIP, Andra Mari BHI, Bengoetxe BHI, Elexalde BHI, Orozkoko Harana HLHI eta Ugao HLHI eta Urduña HLHI.

Proiektu honek Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailaren diru-laguntza jaso du.

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo