Berriak | 2014-04-03

Eskualde mailako eta jasangarritasun-irizpideko Erosketa eta Kontratazio Zerbitzua sortu da

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal jakinarazi nahi du Eskualde mailako eta jasangarritasun-irizpideko Erosketa eta Kontratazio Zerbitzua ofizialki sortu dela, martxoaren 20an Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal, S.L.ko Batzar Nagusiaren akordioaren iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren. Bertan, aho batez, zerbitzua sortzeko eta hura arautzen duen esparru-agiria onartzea erabaki zen.

Zerbitzu berri honek bi helburu ditu.Alde batetik, erosketa eta kontratazio publiko jasangarriko irizpideak sistematikoki eta pixkanaka sartzea atxikitako tokiko erakundeen mota bateko eta besteko kontratuetan.Beste aldetik, eraginkortasun ekonomiko handiagoa lortzea, taldeka antolatzearen eta eskala-ekonomiaren baldintza ekonomiko abantailatsuagoen ondorioz, eta, hortaz, kostuetan aurreztea eta gastu publikoa murriztea. Ondorioz, asmoa da jasangarritasun irizpideak aintzat hartzen dituen Eskualdeko Erosketa eta Kontratazio Zerbitzua tresna bat izatea Udalen arteko lankidetza juridiko eta teknikorako, kontratazio jasangarriko eta diru-aurrezpeneko helburuak erdiesteko.

Hilabeteetako lanaren emaitza da. Denbora honetan, bideragarritasun azterketa burutu da, bi zerbitzuen kontratazioa pilotatu da eta extranet bat sortu da.

Bideragarritasun juridiko, tekniko eta ekonomikoaren azterketa kanpoko aholkularitza batek egin zuen. Bere ondorioen arabera, zerbitzua bideragarria da juridikoki, aurrezki ekonomiko esanguratsuak ekarriko dizkie udalei, eta tokiko erakundeen ingurumen arloko inpaktua hobetuko du. Horrenbestez, mailaz maila ezartzea gomendatzen du.

Bigarrenik, bi lehiaketaren simulazioa egin da, bi zerbitzutarako: hondakinen zati organikoaren bilketa eta energia elektrikoaren hornidura; eta bi prozedura posibleen bitartez: Udaltalde 21 Nerbioi-ibaizabal botere esleitzaile eta kontratatzailea, lehenengoaren kasuan; Esparru-Hitzarmena, bigarrenaren kasuan.

Hirugarrenik, sarbide mugatuko espazio bat programatu eta testatu da Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalen webgunean, extranet bat, eskualde mailako erosketa eta kontratazio zerbitzuak sortutako dokumentazio, informazio, gertakari eta abarrekin. Atal hauek ditu: dokumentazio orokorra, erabiltzaileen direktorioa, agenda, zerbitzuaren espediente bakoitzerako atal zehatzak, eta baliabideak udalen artean trukatzeko aukera ematen duen atala. Elebiduna da: gaztelania eta euskaraz.

Aldi berean, eskualdeko Udalek Eskualdeko Zerbitzuari atxikitzeko akordia hartzen ari dira. Ondoren, lehiaketa bakoitzean, ondasun edo zerbitzu horren kontrataziorako kudeaketa-agindua onartuko dute. Udalek lizitazio jakin bakoitzarekin bat egiteko askatasuna izango dute, kasu bakoitzean erabakiz eta berariazko formalizazioa eginez.

Baita ere Udalek Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen Politikarekiko konpromisoa izenpetuko dute. Honek aurreikusten du apurka-apurka, ingurumen arloko irizpideak sartzea udal sailek eta haien menpeko erakundeek erositako produktuetan eta kontratatutako zerbitzuetan, modu honetan: udaleko langileen barne-trebakuntza, plangintza, komunikazioa eta sentsibilizazioa; hornitzaile, enpresa eta herritarren arteko kanpoko zabalkundea; eta beste udal eta erakunde publiko batzuekiko trukea eta lankidetza.

Proiektu hau lerrotuta dago EAEko 2011-2014Ingurumen Esparru Programarekin, hain zuzen jardute-lerro honekin: “Produktu jasangarrien eskaintza eta eskaera koordinatzea, esparru publikoan hornikuntzan eta kontratazioan erosketa berdeko irizpideak sartuz”. Udal administrazioaren urrats berri bat da ingurumen-erantzukizun eta zeregin eredugarriaren bidean.

Proiektuaren kostu osoa 29.381,28 eurokoa izan da, eta Udalsarea 21 (Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarea) ekimenaren laguntza jaso du, proiektu berritzaileak sustatzen dituen Berringurumena 2012-2013 Programaren bitartez. Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal erakundearen proiektuak irabazi zuen sustatutako ideien lehiaketa, kontratazio publiko berdearen esparruan. Horretaz gain, Ihobek, Ingurumena Kudeatzeko Sozietate Publikoak, gonbidapena egin zion Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabali, Europako Batzordearen Ecopol programan parte hartzeko, Ekoberrikuntzako programen ezarpena bizkortzeko erosketa eta kontratazio publiko berdean, hondakinetan eta azken horien birziklapenean.

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal, S.L.ko Batzar Nagusiaren akordioaren iragarkia

Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen Politikarekiko konpromisoa

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo