Berriak | 2014-04-16

Galdakaoko Bengoetxe institutuak kontsumo arduratsua bultzatzeko tailerrak burutu ditu

Galdakaoko Bengoetxe institutuak kontsumo arduratsua bultzatzeko tailerrak burutu ditu

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du hainbat tailer egin dituela Galdakaoko Bigarren Hezkuntzako Bengoetxe Institutuan, joan den apirilaren 4an (ostirala), Eskolako Agenda 21 proiektuaren barruan.

Tailerretan bigarren hezkuntzako bigarren eta hirugarren mailako 54 ikaslek hartu dute parte, eta kontsumo kontziente eta arduratsua egitearen garrantzia landu dute. Ikastetxean bertan, hainbat produktu eskuratzeko aukera ematen zuen supermerkatu bat simulatu da. Produktu bakoitzeko artikuluen artean, parte-hartzaileek erosketa-aukerarik onena hautatu behar zuten, zenbait irizpideri erreparatuta: prezioa, ontziratzea, jatorria, etiketaren informazioa, itxura, zaporea eta abar.

Eskolako Agenda 21 Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikarako Sailak diruz lagundutako programa da, eta gaur egun eskualdeko hamar ikastetxek hartzen dute parte: Arrigorriaga BHI, Etxebarri BHI, Galdakao HHI, Eguzkibegi Ikastola HLBHIP, Andra Mari BHI, Bengoetxe BHI, Elexalde BHI, Orozkoko Harana HLHI, Ugao HLHI eta Urduña HLHI. 

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo