Berriak | 2014-04-16

Etxebarriko institutuak kontsumo arduratsua landu du Eskolako Agenda 21 programaren barruan

Etxebarriko institutuak kontsumo arduratsua landu du Eskolako Agenda 21 programaren barruan

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du kontsumo iraunkorrari buruzko hainbat tailer egin dituela Etxebarriko Bigarren Hezkuntzako Institutuan, joan den apirilaren 8an (asteartea), Eskolako Agenda 21 programaren barruan.

Tailerrean, hainbat produktu eskuratzeko aukera ematen zuen supermerkatu bat simulatu da. Produktu bakoitzeko artikuluen artean, parte-hartzaileek erosketa-aukerarik onena hautatu behar zuten, zenbait irizpideri erreparatuta: prezioa, ontziratzea, jatorria, etiketaren informazioa, itxura, zaporea eta abar. Amaitzean, supermerkatuan zeuden zenbait produktu jan ahal izan dituzte, adibidez, gailetak eta txokolatea. Guztira, bigarren hezkuntzako bigarren mailako 65 ikaslek hartu dute parte.

Tailer horiek Galdakaoko bigarren hezkuntzako Andra Mari eta Bengoetxe institutuetan ere egin dira.

Eskolako Agenda 21 Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikarako Sailak diruz lagundutako programa da, eta gaur egun eskualdeko hamar ikastetxek hartzen dute parte: Arrigorriaga BHI, Etxebarri BHI, Galdakao HHI, Eguzkibegi Ikastola HLBHIP, Andra Mari BHI, Bengoetxe BHI, Elexalde BHI, Orozkoko Harana HLHI, Ugao HLHI eta Urduña HLHI. 

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo