Berriak | 2014-05-12

Espazio publikoak garbitzeko Europako Jardunaldia egin da Ugao-Miraballesen

Espazio publikoak garbitzeko Europako Jardunaldia egin da Ugao-Miraballesen

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du larunbat honetan, maiatzaren 10ean, “Espazio publikoak garbitzeko Europako Jardunaldia” egin dela Ugao-Miraballesen, Nerbioi ibaiaren tarte batean, Leitokiko zubiaren ondoan.

Eskualdean lehen aldiz antolatu den ekitaldi hau Europa osoan egin da aldi berean, eta ahalik eta herritar gehien inplikatzeko asmoa izan du. Helburua, ingurua garbitzeaz gain, legez kanpo botatzen den zabor kopuruari buruz sentsibilizatu eta kontzientziatzea da, jendeak arazo honen aurrean duen jarrera aldatzeko asmoz.

Bi orduz, 10 boluntariok osatutako talde bat ibaiertzeko 500 metroan aritu da lanean, hondakin mota oro jasotzeko: plastikoak, latak, ontziak, beirazko botilak, etab. Gutxi gorabehera 80 kilo bildu dira.

 

 

 

Mundu osoko boluntarioak biltzen dituzten ekintzen azken xedea ozeanoak, lakuak, ibaiak eta itsas hondoak kutsatzen dituzten ur-hondakinen kontra borrokatzea da. Aurten, uraren prozesu osoan zentratzen da, «ibaian gora edo lurrean barrena» kanpainarekin. 

Nazio Batuek kalkulatzen dute urtero 6,4 milioi zabor tona isurtzen direla mundu osoko itsaso eta ozeanoetara, batez ere ibaietatik. Plastikozko irla erraldoiak ur-gainean dabiltza hara-hona zenbait ozeanotan, zazpigarren kontinentea deiturikoa adibidez, Ozeano Barean den itsas hondakindegi ikaragarria, Espainia baino hiru-zazpi aldiz handiagoa. Itsasoaren hondoan, metatze-eremuak sortzen dira. Dentsitatetik handienak hiri handietatik gertu daude; bertan, 1.500 hondakin izan daitezke hektareako.

Uretako hondakinen biktima nagusiak itsas fauna eta flora dira. Itsas hegaztiak, dortokak eta ugaztunak hil egiten dira plastikozko objektuak edota bestelako hondakinak jatean edo beraiekin korapilatzean.

Itsasoan zabor mota oro aurkitzen da, baina plastikoa uretako hondakinen %75 da. Zenbait hondakinen bizitza-denbora ekarri behar da gogora: kristalezko botila bat, 4.000 urte; lata bat, 200-500 urte; metxero bat, 100 urte; kontserba-ontzi bat, 10-100 urte; artilezko galtzerdi bat, urtebete; paperezko zapi bat, 3 hilabete. Hondakinik onena sortzen ez dena da. 

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo