Berriak | 2014-05-22

Hitzaldia garraio publikoa eta jasangarriari buruz Arrigorriagan, Aktibatu + programaren barnean aurreztu eta ingurumena zaintzeko, maiatzaren 28an

Hitzaldia garraio publikoa eta jasangarriari buruz Arrigorriagan, Aktibatu + programaren barnean aurreztu eta ingurumena zaintzeko, maiatzaren 28an

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazi nahi du maiatzaren 28an, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan, Kultur Etxean, Urgoiti Pasealekua 8, Aktibatu + hitzaldi programaren barnean, konferentzia berria burutuko dela.

Gaia, “Garraio publikoa eta jasangarritasuna Bizkaian” izango da eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren aditu batek emango du.

Aktibatu + Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimena da, herritarren parte-hartzea sustatzeko ingurumen iraunkortasunaren alde, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergo, Bizkaiko Garraio Partzuergo, Energiaren Euskal Erakunde (EEE), Eroski Talde eta Garbiker Sozietate Publikoaren lankidetzarekin. Duela hilabete batzuk jarri zen abian Arratia eta Nerbioi-Ibaizabalgo udalerrietan.

Global Action Plan (GAP) Nazio Batuek babestuta, ikuspegi positibo, ideia arrunt eta ekintza praktikoetan oinarritzen da. Xedea pertsonen ohiturak aldatzen laguntzea du. Baliabideen erabileran eraginkortasuna hobetzea du helburu, eta planetarekiko eragin negatiboa murriztea, etxeko eta tokiko ekonomiaren mesedetan lan egiten den bitartean. 

Jarduera honetan parte hartu eta izena eman nahi duten familiek eskura dute webgune espezifikoa, tresna erraz eta eraginkorrekin, erosketa-hondakinak, ura, energia eta mugikortasuna bezalako gaiei heltzeko. Gai bakoitza hiru astez lantzen da, modu praktiko eta xumean. Hortaz, programak hiru hilabete irauten du, izena ematen den egunetik. Webgune honetara parte hartzen duten udalerri, Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal eta bestelakoen webguneetatik sartzen da, edo bestela, www.bizkaia21.net webgunetik, Aktibatu + atalera joanda.

Aktibatu + plataformari laguntzeko, hitzaldi programa antolatu du 2013-2014 edizioan parte hartzen duten bi eskualdeetan: Arratian eta Nerbioi-Ibaizabalen. Bertan, programaren oinarria diren bost gaiak modu praktikoan lantzen dira: ura, energia, erosketa, hondakinak eta mugikortasuna. Sarrera zabala da. 

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo