Berriak | 2014-05-26

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek Euskadiko Bioaniztasunaren Gutuna sinatu du

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek Euskadiko Bioaniztasunaren Gutuna sinatu du

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du Euskadiko Bioaniztasunaren Gutuna sinatu duela, Eusko Jaurlaritzak bioaniztasunaren kontserbazioan interesa duten entitate, erakunde, instituzio eta pertsonei ekimen honekin bat egin eta bertara atxikitzeko egindako gonbidapenari erantzunez.

Euskadiko Bioaniztasunaren Gutuna helburu partekatu bat lortu nahian agintariek dituzten erantzukizunak eta herritarrek dituzten erantzukizunak jasotzen dituen agiria da: ondare komuna, bioaniztasuna, balioan jartzea eta kontserbatzea, ulertuta ondasun komun honen gozamena pertsona guztien eskubidea dela.

Euskadiko Bioaniztasunaren Gutuna sinatu izanak adierazten du, batetik, Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal bat datorrela haren helburuekin, eta, bestetik, konpromisoa hartzen duela eskualde honetan gertatutako bioaniztasun galera lehengoratzera bideratutako ekintzak egiteko.

Gutun hau Reverse proiektuaren markoan prestatu da; eskualdeen arteko lankidetza proiektu horren xedea Europako bioaniztasunaren kontserbazioa eta sustapena da, eta, bertan, Eusko Jaurlaritzak hartzen du parte. Euskadin, ehun bat pertsonak hartu dute parte gutuna prestatzeko lanetan, gutunaren hartzaile diren sektore guztietako ordezkariek, alegia. Gutuna bioaniztasunaren kontserbazioari dagokionez adostasun handiagoa izango lukeen ekimen partekatu baterako abiapuntu gisa erabil liteke.

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek gonbit egiten die herritar guztiei, Euskadiko Bioaniztasunaren Gutun hau ezagutzeko, berarekin bat egiteko eta haren helburuetan laguntzeko, bere egoera eta baliabide personal nahiz kolektiboetatik abiatuta.

  

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo