Berriak | 2014-05-21

Gure elikaduraren aztarna ekologikoari buruzko tailerra gauzatu da Arrigorriagako Institutuan, Eskolako Agenda 21 egitasmoaren barruan

Gure elikaduraren aztarna ekologikoari buruzko tailerra gauzatu da Arrigorriagako Institutuan, Eskolako Agenda 21 egitasmoaren barruan

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du gure elikaduraren aztarna ekologikoari buruzko tailer bat egin dela Arrigorriagako Bigarren Hezkuntzako Institutuan, maiatzaren 21ean (asteazkena). Jardueran 17 ikaslek hartu dute parte, eta Eskolako Agenda 21 egitasmoaren barruan dago; ikastetxeak 2006-2007 ikasturtetik hartzen du parte egitasmo honetan.

Tailerrean, gure elikadurak aztarna ekologikoan duen eragina zein den ikasi, eta horren inguruan hausnartu dute parte-hartzaileek. Azalpen teoriko labur baten ondoren, “Zein aztarna ekologiko dauka gure elikadurak?” bideoa ikusi, eta banakako hausnarketa egin dute. Tailerraren bigarren zatian, Gaztela-Mantxako Mugarik Gabeko Albaitariak erakundeak egindako “Bi tomate eta bi xede” film laburra ikusi dute.Film labur hori bi tomateri buruzkoa da, bata transgenikoa, eta, bestea, ez, eta euren desberdintasunei buruz hitz egiten dute. Bi ekoizpen ereduak oso era egokian alderatzen ditu.

Tailerraren azken zatia praktikoagoa izan da. Ikasleek taldeka egin dute lan elikagai komun batzuen aztarna ekologikoa aztertzeko, etiketetan jasotako informaziotik abiatuta, eta planetan aztarna ekologiko txikiena eragiten dutenak aukeratu dituzte.

Eskolako Agenda 21 Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikarako Sailak diruz lagundutako programa da, eta gaur egun eskualdeko hamar ikastetxek hartzen dute parte:Arrigorriaga BHI, Etxebarri BHI, Galdakao HHI, Eguzkibegi Ikastola HLBHIP, Andra Mari BHI, Bengoetxe BHI, Elexalde BHI, Orozkoko Harana HLHI, Ugao HLHI eta Urduña HLHI. 

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo