Berriak | 2014-05-28

2013-2014 ikasturteko Eskolako Agenda 21en foroa egin da Galdakaoko Udalean

2013-2014 ikasturteko Eskolako Agenda 21en foroa egin da Galdakaoko Udalean

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du Eskolako Agenda 21en Foroa burutu dela Galdakaon, maiatzaren 28an, Udaletxeko Udalbatza Aretoan. Foroan honakoek hartu dute parte: Galdakaoko Udaleko Alkateorde eta Hirigintza, Etxebizitza, Lan eta Zerbitzu, eta Ingurumeneko Zinegotzi Amaia Betolazak, Ingurumeneko udal teknikariak, eta Eskolako Agenda 21en proiektuan parte hartu duten ikastetxeetako (IES Bengoetxe BHI, CEPIPS Eguzkibegi Ikastetxea HLBHIP eta IES Elexalde BHI) koordinatzaile eta ikasleez osatutako 26 pertsonako ordezkaritza batek.

Eskolako Agenda 21 programan udalerriko hainbat ikastetxek parte hartzen dutenez, aldez aurretik eskola arteko Foroa bildu da, ikasleek edukia prestatu eta, geroago, Galdakaoko Udalera helaraziko zituzten proposamenak adosteko.

Lehenik eta behin, udalerrian gustukoen dutena azaldu diete ikasleek udal ordezkariei.Beste hainbat gauzez gain, honakoak nabarmendu dituzte:parkeak, igerilekuak eta kirol azpiegiturak, garraio publikoa eta lotura zerbitzua, jaiak eta Udalak antolatzen dituen bestelako jarduerak, adibidez, topaguneak.

Jarraian, eskola arteko Foroaren emaitzak aurkeztu dituzte; foro horren ondorioz, honako eskariak helarazi dizkiote Udalari:

Era berean, ikastetxe bakoitzak hartutako konpromisoak zehaztu dituzte.Hauexek dira:

 Ondoren, ikastetxe bakoitzak 2013-2014 ikasturtean egindako lana azaldu dute:bisitak, eskolako ortua mantentzeko lanak, eta Eskolako Aktibatu + programa, besteak beste.

Amaitzeko, Galdakaoko Alkateorde Amaia Betolazak, Ingurumen teknikariarekin batera, ikasleek iazko foroan proposatutako eskarien jarraipena egin du, eta Udalak eskumena duen eskarietan lortutako aurrerapausoen berri eman du.

Besteak beste, honakoei buruzko azalpenak eman ditu: frakzio organikoaren bilketaren ezarpena udalerrian, hiriko ortuen proiektua eta proiektu horretarako ikastetxeekin lankidetza bilatzeko asmoa, beharrizana duten pertsonentzat udalerrian orain dela gutxi sortutako Elikagaien Bankua eta abar.

Erlazionatutako albistea: http://www.ut21.org/noticias_mas-e.php?id=432

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo