Berriak | 2014-07-09

Azken egunak Aktibatu + programan (ingurumena zaindu eta aurreztu) izena emateko

Azken egunak Aktibatu + programan (ingurumena zaindu eta aurreztu) izena emateko

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal jakinarazi nahi du “aurrezten eta ingurumena zaintzen laguntzen duen Aktibatu + programan” izena emateko epea heldu den uztailak 31an amaitzen dela. Horregatik, dei berezia egiten da kontsumo eguneroko-azturak doan eta eroso hobetzen ikasteko aukera hau ez galtzeko. Inskripzioa Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalen www.ut21.org webgunean, eskualdeko Udalen webguneetan eta www.bizkaia21.net webgunean, Aktibatu + sailean. Gaur arte, 361 etxe dira Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko hamaika udalerrietan parte hartzen ari direnak.

Aktibatu + Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimena da, herritarren parte-hartzea sustatzeko ingurumen iraunkortasunaren alde, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergo, Bizkaiko Garraio Partzuergo, Energiaren Euskal Erakunde (EEE), Eroski Taldea eta Garbiker Sozietate Publikoaren lankidetzarekin.

Nazio Batuen Ingurumen Programak sustatutako eta UNESCOk (2005-2014 Garapen Iraunkorrerako Hezkuntzarako Hamarraldia) babestutako Global Action Planean (GAP) –Ekintza Plan Globala- oinarritzen da.

Programaren helburua pertsonen bizi-baldintzak hobetzea da, ingurumenean eragiten duten eragina murriztuz, etxean edo lantokian bertan egin daitezkeen ekintzen bidez. Ikuspegi positibo, ideia arrunt eta ekintza praktikoak euskarri direla, xedea pertsonen ohiturak aldatzen laguntzea du. Baliabideen erabileran eraginkortasuna hobetzea lortu nahi du, eta planetarekiko eragin negatiboa murriztea, etxeko eta tokiko ekonomiaren mesedetan lan egiten den bitartean.

Aktibatu + programa lau arlo nagusiz osatuta dago: ura, energia, erosketa hondakinak eta mugikortasuna. Gai bakoitza hiru astez lantzen da Web orri espezifiko bat dago programan parte hartu nahi duten familientzat, gai hauek jorratzeko lanabes erraz eta eraginkorrez osatua.

Parte hartu nahi duen pertsonak programan izena eman ondoren, plataformak beraren eguneroko ohituren jasangarritasuna ebaluatzen du, galdera erraz batzuen bidez. Ebaluazio horretatik abaituta, pertsona horren ohiturek ingurunean duten eragin kaltegarria gutxitzeko zer egin dezakeen azaltzen du. Horretarako, informazio-eskuliburu praktikoak eskaintzen ditu.

Behin epealdi hori amaituta, izena eman duten pertsonak Aktibatu + GAP programako tokiko multzoko kide izan ahal izango dira Facebooken. Modu horretan, ingurumen-jasangarritasunarekin lotutako esperientzia eta ezagutzak partekatzen jarraitzeko aukera izango dute. Horrela, programa amaitu ondoren, nahi duenak ekimenarekin lotuta jarrai dezake eta ingurumena gehiago errespetatzen duten etxeak eraikitzen jarraitu.

Honako hauek dira Aktibatu + ekimenaren helburu neurgarriak: parte hartzen duten ikastetxeetan energia kontsumoa % 5 gutxitzea, etxeetan energia eta ur kontsumoa % 5 murriztea, hondakinen gaikako bilketarako edukiontzien erabilera % 12 handitzea eta CO2 isurpenak % 7 gutxitzea. Etxeko gastuetan % 10erainoko aurrezpena lor daiteke, ingurumena eta bizi-kalitatea hobetzeaz gain.

Programa osatu ondoren, egiaztagiria deskargatu daiteke eta baita ere sari ederrak irabazteko aukera izan: Ipad bat, Orbea bizikleta, bi pertsonanetzako bi gaueko egonaldia landetxean, Bizkaiko Foru Aldundiaren liburu sortak, Eroski Plan Berdea liburua, eta bisita gidatu bereziak honako tokietara: Mutrikuko olatuen aprobetxamendurako instalazioa, Bilboko Metro makina aretoa, Urdaibai Bird Center, Urkiolako Parketxea, Gorbeiako Parketxea, Armañongo Parketxea, Oñatiko 0 igorpen supermerkatua, Eroskiren eskutik, eta Bilbo-Bizkaiko Ur Partzuergoa. 

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo