Berriak | 2014-07-11

Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagundu du etxeko hondakin organikoak biltzeko zerbitzu berriaren ezarpena

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek Bizkaiko Foru Aldundiaren Ingurumen Sailak emandako diru-laguntzaren berri eman du; hain zuzen ere, bosgarren edukiontziaren bitartez frakzio organikoa biltzeko zerbitzua abian jartzera eta autokonpostajea bultzatzera bideratuko da aipatutako diru-laguntza.

Diru-laguntzaren zenbatekoa 140.000 eurokoa da; horietatik, 60.000 euro Herritarrak Informatzeko Plana egiteko da, eta 80.000 euro, berriz, edukiontziak, poltsa konpostagarriak, etxeetarako ontziak, giltzak eta konpostagailuak eskuratzeko.

Laguntza ekonomiko honekin, Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek herritarrei informazioa emateko kanpaina jarriko du abian urrian, Arakaldo, Arrankudiaga-Zollo, Arrigorriaga, Etxebarri, Orozko, Ugao-Miraballes eta Zaratamon.

Aldi berean, prozedura irekiz lizitatuko da zazpi udalerri horietako etxeko hondakinen frakzio organikoa bildu eta garraiatzeko zerbitzu berriaren kontratazioa.

Laguntza hau Bizkaiko Foru Aldundiaren 206/2013 Foru Dekretua, abenduaren 23koa, zeinaren bidez onartzen baitira Ingurumeneko Foru Sailak etxeko hondakin organikoak biltzeko edukiontzia (5. edukiontzia, pertsonalizatua) ezartzeko ematen dituen diru-laguntzetarako oinarri arautzaileak eta deialdiaren arabera onartu da.

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo