Berriak | 2014-11-26

Dagoeneko 1.425 etxek eman dute izena hondakin organikoen gaikako bilketan, eta izena emateko epea zabalik jarraitzen du

Dagoeneko 1.425 etxek eman dute izena hondakin organikoen gaikako bilketan, eta izena emateko epea zabalik jarraitzen du

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek bosgarren edukiontzia eta autokonpostatzearen bitartez hondakinen frakzio organikoaren gaikako bilketaren behin behineko emaitzen berri eman nahi du. Eskuragarri dauden datuen arabera, dagoeneko 1.425 etxek eman dute izena Arakaldo, Arrankudiaga-Zollo, Arrigorriaga, Etxebarri, Orozko, Ugao-Miraballes eta Zaratamon, zerbitzu berrian parte hartzeko. Hori zazpi udalerri horietako etxe guztien %12,7 da ezarpenerako herritarrei zuzendutako Informazio Planaren lehenengo fasearen ondoren, eta erreferentzia gisa (%30) ezarritako helburuaren erdia ia.

Izena emateko epeak zabalik jarraitzen du. Zazpi udalerrietan prestatu dira gune jakin batzuk, herritarrek borondatezko gaikako bilketa honekin bat egiten jarrai dezaten. Bai eta birziklapen-kita jaso: ontzia, poltsak, giltza eta informazio-eranskailua; eta autokonpostatze taillerrei buruzko informazioa eskuratzeko. Kasu guztietan, Udaletxea bera da gune hori (Arrankudiagan izan ezik, kasu horretan Jasangarritasun Bulegoa baita, Elexalde 18n). Arrigorriagan, Udaletxean ez ezik, Abusuko Zentro Soziokulturalean ere egin daiteke.

Gaur egun arte eskuragarri dauden datuen eskualde mailako lehen azterketaren arabera, nabarmendu behar da hondakinen landare-frakzio organikoaren gaikako bilketarekin konprometitutako etxeen %80k bosgarren edukiontzia aukeratu duela, eta gainerako %20ak, berriz, autokonpostatzea, ortua edo lorategia daukaten etxeetan. Horrek esan nahi du aurreikusitakoa baino konpostatze-eskaera handiagoa dagoela, eta, ondorioz, beste inbertsio bat egin behar izan da etxeko konpostagailuetan.

Aldi berean, berariazko lana egiten ari da ekoizle handien parte-hartzea sustatzeko, besteak beste, supermerkatu, fruta-denda, loradenda eta jatetxeena. Azpimarratu beharra dago jarrera eta harrera oso aldekoa ari dela izaten, oro har.

Une honetan, informazio planaren bigarren fasea azkentzen ari da; izan ere, hemendik gutxira abiaraziko da, oraindik urratsa eman ez duten etxeak animatzeko.

Aldi berean, laguntza eskaintzen da: telefono bidezko jarraipena eta, etxeko konpostatzearekin zailtasunen bat daukatenen kasuan, bisitak eginez.

Azkenik, ostirala honetan, azaroaren 28, bisita antolatu da Bizkaiko Konpostegira, 16:00etatik 17:00etara, interesa dutenek gaikako bilketa honen helmuga, tratamendua eta emaitza bertatik bertara ezagutu ahal izan dezaten. 2014ko Hondakinak Prebenitzeko Europar Astearen barneko ekintza da. Autobus bat jarriko da joan-etorrirako eta beharrezkoa da izena ematea.

Argibideak eta izena emateko: www.ut21.org eta 946215472 telefonoan.

Proiektu honek Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntza jaso du. 

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo