Berriak | 2014-11-28

“Aktibatu+” programak Galdakaoko Eguzkibegi Ikastolak egindako lana eskertu nahi du kanpainaren originaltasuna eta kalitatearengatik

Aktibatu+ programak Galdakaoko Eguzkibegi Ikastolak egindako lana eskertu nahi du kanpainaren originaltasuna eta kalitatearengatik

Aktibatu+ programak planetaren ingurumen-osasuna hobetzeko eta norberak ere onura lortzeko eguneroko ekintza txikiak sustatzen ditu Bizkaiko herritarren artean.

Ideia hori Global Action Plan-en (GAP) bidez sortu zen, nazioarteko sare bateko kidea den GKE. Sare horrek helburu partekatu hau dauka: Eguneroko ekintzek ingurumenean duten eragina arintzea, etxe, lantoki eta ikastetxeetan ohiturak aldatuz. Nazio Batuek babestu eta UNESCOk bermatutako proiektua da, eta 23 herrialdetan dago ezarrita, 1990etik.

“Aktibatu+” programan parte hartzen ari diren erakundeak Eguzkibegi Ikastolan bildu dira gaur, planetaren ingurumen-osasuna hobetzeko egindako lanarengatik errekonozimendua jasotzeko. Ekimen hori Bizkaiko Foru Aldundiak jarri zuen martxan, herritarrek ingurumen arloko iraunkortasunaren alde parte hartu dezaten sustatzeko. Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoarekin, Bizkaiko Garraioaren Partzuergoa, Eroski Taldearekin, Energiaren Euskal Erakundearekin (EEE), Garbiker Sozietate Publikoarekin, Eusko jaurlaritzarekin eta Metro Bilbaorekin elkarlanean burutu du.

Global Action Plan – Ekintza Globalerako Programa (GAP) Nazio Batuek babestutako nazioarteko programa bat da, ikuspegi positibo, ideia arrunt eta ekintza praktikoetan oinarritutakoa. Helburua pertsonen ohiturak aldatzen laguntzea da. “Empowerment” edo “jabekuntza” kontzeptuan oinarritzen da, hau da, pertsonek sentitzea ekiteko eta bizi-ohiturak aldatzeko gaitasuna dutela, ingurumena hobetzeko helburuarekin. Baliabideen erabileran eraginkortasuna hobetzea da asmoa, eta planetarekiko eragin negatiboa murriztea, etxeko eta tokiko ekonomiaren mesedetan lan egiten den bitartean.

Testuinguru horretan, “Aktibatu +” programa garatzen den udalerrietan, ikastetxeen parte-hartzea sustatzen ari da, eta orokorrean herritar guztiena, etxeko ohituren aldaketak sustatuz (ikasleen familietatik hasi eta komunitate osora hedatuz).

“Aktibatu +” programaren hirugarren edizioa da hau. Bizkaiko lurralde historikoko eskualde desberdinetan ari da lanean. 2014-2015 edizio hau Busturialdea-Urdaibai, Lea-Artibai eta Uribe-Kostan (Erandio, Getxo eta Leioa izan ezik). Hurrengo edizioetan, programa Bizkaiko Lurralde Historikoko beste eskualde batzuetara ere hedatuko da.

“Aktibatu +” eskola-programa

Pasaden urtean Arratia eta Nerbioi-Ibaizabaleko udalerrietan 7 ikastetxek burutu zuten “Aktibatu +” programaren energia modulua.

Energiaren gaia abiapuntu hartuta, ikastetxe bakoitzak bere kontsumo elektriko propioa ikuskatu zuen. Bigarren fasean, “Aktibatu +” talde bakoitza arduratu zen eskola-komunitate osoa ohartarazteaz hartutako ohitura txarren inguruan, eta gero lortutako aldaketak ebaluatzeaz. Ikasleak guztiz inplikatuta egon ziren mekanismo ludiko horretan eta energiaren kudeaketaren ahulguneak ezagutzeko aukera izan zuten, hortik abiatuta ekintzak planteatzeko.

2012-2013 edizioan lortutako datuak oso positiboak izan ziren, eta hala erakusten du lortutako murrizketak: parte hartu zuten 7 ikastetxeetan, batez beste energiaren kontsumoa %23.7 jaitsi zen (hasieran aurreikusitako helburua baino emaitza hobea, %5 jaistea markatu baitzen).

“Aktibatu+” programak Eguzkibegi Ikastolak egindako lana eskertu nahi du bereziki kanpainaren originaltasuna eta kalitatearengatik. Horrela, emandako sarien artean hauek nabarmenduko ditugu: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen duen Armañongo parketxera bisita.Aurreko edizioan saritutako gainontzeko ikastetxeei buruzko informazioa www.bizkaia21.net atarian dago eskuragarri.

Gainera, oraingoan “Aktibatu+” programa Bizkaiko beste bi zonaldetara mugitu den arren, aurreko edizioan lortutako emaitza onak direla eta, 7 zentrok diseinatutako metodologiarekin jarraitzea erabaki dute. Oraingoan “erosketa eta hondakinen” gaiari heldu diote, eta horretarako tresna berriak sortu dituzte, ekimenaren sustatzailea den talde tekniko pedagogikoarekin batera. Espero dugu emaitzak aurreko edizioan bezain positiboak izatea:besteak beste ikastetxeetan gaikako bilketa egiteko azpiegitura hobetu zen.. Hauek dira 7 zentro horiek: CPI Soloarte (Basauri), Dima-Ugarana Herri Ikastetxea (Dima), IES-BHI Etxebarri (Etxebarri), IES-BHI Bengoetxe (Etxebarri), Eguzkibegi Ikastola (Galdakao). Bekobenta eskola (Markina-Xemein) eta Ugaoko eskola (Ugao-Miraballes).

Gainera, Busturialdea-Urdaibai, Lea-Artibai eta Uribe-Kosta eskualdeetako 12 ikastetxe energia modulua lantzen ari dira: Berangoko eskola (Berango), San Frantzizko LHI, Eleizalde ikastola y Sagrado corazón ikastetxea (Bermeo), J.M. Uzelai (Busturia), Montorre LHI (Gautegiz-Arteaga), Gernika BHI, Sta. Mª del Socorro-Mertzede Ik., Seber Altube Ikastola eta San Fidel Ikastola (Gernika-Lumo), Urretxindorra LHI (Muxika) eta Mundaka LHI (Mundaka). 

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo