Berriak | 2014-12-01

Bizkaiko Konpostegira bisita, Hondakinen Prebentziorako Aste Europarraren barruan

Bizkaiko Konpostegira bisita, Hondakinen Prebentziorako Aste Europarraren barruan

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du Hondakinen Prebentziorako Aste Europarrari atxikimendua egiteaz gain, Bizkaiko Konpostegia gauzatu duela ostiralean azaroaren 28an. Bertan bosgarren edukiontzia eta autokonpostatzearen bitartez hondakinen zati organikoaren bilketa berezia abiatu duten eskualdeko zazpi udalerrietatik (Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Etxebarri, Orozko, Ugao-Miraballes eta Zaratamo) etorritako 50 biztanlek hartu dute parte Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoak antolatu duen autobusean joan direnak.

Bisitaren helburua honakoa izan da: duela zenbait astetik parte hartzen ari diren hondakinen frakzio organikoaren bilketaren helmuga, tratamendua eta emaitzen berri  bertatik bertara ezagutzea. Joandako pertsonak bere zalantza eta kezkak argitu ahal izan dute eta bere etxeko hondakinen kudeaketa arduratsuan hartutako konpromiso eta ahalegina burutzen duen prozesua egiaztatu. Hau guztia, Marta Barco Bizkaiko Foru Aldundiaren Ingurumen Azpiegituren Zuzendari Nagusiaren eta Garbikerren teknikari baten eskutik, berau izan baitzen instalazioan zehar prozesuaren urratsa guztiei buruzko azalpenak eskaini zituena. Amaieran, visitar bakoitzak plantan bertan sortutako konpost boltsa bana jaso zuen opari gisa.

Landare-jatorriko hondakin organikoen Konpostegia 2011ko urtarrilean jarri zen martxan, eta 14.000 m2-ko azalera dauka, Artigasko hondakindegi kontrolatutik berreskuratutako lursailetan kokaturik. Bizkaian sortutako landare-jatorriko materia organiko konpostagarria tratatzeko dago diseinatuta. Materialen jatorriaren iturriak hiru dira: Garbikerrek kudeatutako 23 garbiguneetan edo lorezaintza-enpresek sortutako inausketen hondarrak, saltoki handietan eta azoketan jaso diren eta giza kontsumorako egokiak ez diren frutak eta barazkiak, eta, azkenik, etxe partikularretako landare-jatorriko materia konpostagarria, bosgarren edukiontzian jasotakoa. Planta horrekin eta txikiagoak diren beste batzuekin, urtean 30.000 tona konpostatzeko asmoa dago, hau da, Bizkaian sortutako lehen mailako hondakinen %4. 

Plantaren barruan, gune hauek bereizten dira: pisatze-gunea edo baskula-gunea, materiala jasotzeko nabea, pilak sortzeko eta ontzeko nabea, amaierako biltegiratze-nabea eta lixibiatuak tratatzeko eta berriro zirkulazioan jartzeko gunea.

Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen helburua da Europa osoan hondakinen sorrera prebenitzeko ekintza jasangarriak sustatzea, kontsumo-ohituren eta ingurumen-eraginen arteko lotura estua agerian utzita. Horretarako, aste batean zehar hainbat erakundek (administrazio publikoak, enpresak, GKEak, eta abar) antolatutako sentsibilizazio-ekintzak ezagutzera ematen dira, jendarte zabal eta askotariko bati mezua helarazteko.

Argibideak: www.ocru.net

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo