Berriak | 2014-12-03

Udalsarea 21 erakundearen Berringurumena Programak diruz laguntzen dio Nerbioi-Ibaizabal, eskualde adimentsu, konektatu eta eraginkorra proiektuari

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du Udalsarea 21, Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarearen Berringurumena 2014 Programa: Berrikuntza eta erakustaldi proiektuak `Nerbioi-Ibaizabal, eskualde adimentsu, konektatu eta eraginkorra. Smart City estrategiaren definizioa, eta horren teknologien aplikazioa Tokiko Agenda 21 delakoaren ezarpenean. Energiaren, hondakinen eta garraioaren kudeaketa iraunkorragorako lehen urratsen diseinua´ proiektua aukeratu duela, laguntza ekonomiko eta teknikoa emateko. Proiektu honek 16.940 euroko aurrekontua du. Laguntza 12.600 €-koa da eta proiektuaren kostuaren %90ari dagokio, BEZ alde batera utzita.

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalen proiektu berri honen xedea da “Smart City” jarduera-plana gehitzea eskualdeko Tokiko Agenda 21 delakoaren ezarpenari. Ekintza-plan hori erronken eta aukeren oinarrizko diagnostikotik sortutakoa izango da, eta, horretarako, lehenengo eta behin, hiru gune zehaztu dira: energia, hondakinak eta mugikortasuna. Asmoa da informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak iraunkortasun-prozesuen hobekuntzan aplikatzea, ikuspegi global eta planifikatuaren bitartez, kostuak optimizatzeko eta sinergiak identifikatzeko. Horrela, herritarren bizi-kalitatean zuzenean eragiten duten zerbitzuak hobetuko dira. Berringurumena 2014 deialdiaren barruan, “Klima Aldaketara egokitzeko eta egoera arintzeko ekarpena” izeneko garapen-esparruan kokatzen da proiektu hau.

Berringurumena programa Udalsarea 21 erakundeko udalerririk konprometituenei zuzendutako zerbitzua da. Hain zuzen ere, zerbitzu horrek proiektu berritzaileen garapena babesten du interes-esparru garrantzitsuetan, Garapen Iraunkorraren Euskal Ingurumen Estrategia 2020 delakoaren helburuekin eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren plangintzekin bat etorrita.

Horren helburua berrikuntza eta erakustaldi proiektuak garatzea da, ingurumen inpaktuak murrizteko. Proiektuaren izaera berritzailearen funtsa da, gutxienez EAEn, lehen aldiz gauzatzen diren ekintzak direla, eta bere implementazioa konplexua izan daitekeela. Proiektuaren erakustaldi izaera esperientziaren transferigarritasunarekin dago lotuta. Ingurumen arloko gai garrantzitsuetarako ondorio positiboa izango duten ekintzen bideragarritasun tekniko eta ekonomikoa agerian utzi nahi da; modu horretan, ekintza horiek beste administrazioek ezarri ahal izateko.

Proiektuen azken aukeraketa eta balorazioa Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzako zuzendaritza-taldeak osatutako epaimahaiak egin zuen, aukeratutako proiektuen ekintza-esparruetan espezializatuta dauden Ingurumen Saileko eta Ihobeko teknikariek egindako balorazioaren proposamenean oinarriturik.

Baloraziorako irizpideak, aipatutako proiektuaren berrikuntza eta erakustaldi-izaeraz gain, hauek izan dira: proiektua bat etortzea beste estrategia eta plan batzuekin eta udal inplikazioa; proiektuari lotutako helburuak, metodologia eta inpaktuen murrizketa; proiektuaren betearazpen-gaitasuna eta bideragarritasuna. 

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo