Berriak | 2014-11-10

Boluntario talde batek Usilarran, Arakaldon, Nerbioi ibaiaren ur-bazterra leheneratu du

Boluntario talde batek Usilarran, Arakaldon, Nerbioi ibaiaren ur-bazterra leheneratu du

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du larunbatean, azaroaren 8an, flora exotiko inbaditzailea kentzeaz gain bertako espezieak landaketa jardunaldia egin zela Arakaldon Nerbioi ibaian, Usilarra inguruan.

“Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko fauna eta flora autoktonoak hobetzeko ekintzak Arakaldon, Arrankudiagan, Arrigorriagan, Basaurin, Etxebarrin, Galdakaon, Orozkon, Urduñan, Ugao-Miraballesen, Zaratamon eta Zeberion” proiektuaren ekintza berri bat da.

Hiru orduz 17 pertsonako taldea 80 metrotako ibaiertzean lanean aritu izan zen. Beste batzuen artean, Artemisia inbaditzailea (Artemisia verlotiorum) Olibarda(Dittrichia viscosa) y Sasiakazia(Robinia pseudoacacia) bezalako espezie exotiko inbaditzaileak kendu zituzten. Lagin hauek poltsetan gorde ziren, haziak airean ez barreiatzeko. 58 kilo inguru jaso ziren. 92 zuhaitz eta zuhaixkak landatu ziren, haien artean, sahatsak, lizarrak, intsusak, zuhandorrak, basaerramunak, hurritzak, astigar arruntak, oilakaranak, ereinotzak, etab.

Ekintza hau zuzentzen duen talde tenknikoak, hasieran eta amaieran, azalpen bat eman zuen, ingurunearen balio ekologikoaren garrantzia aipatuz, bertako espezie mehatxatuak zeintzuk diren azalduz eta hauentzat ekintza honek ekar dezaken onura nabarmenduz. Parte hartzaileei informatzeko liburuxka bana eman zitzaien eta ekintza hauek bertako flora eta faunan duten garrantzia azpimarratu zen.  

Hurrengo jardunaldia Galdakaon izango da, azaroak 15, 9:30etan, Maximo Moreno parkean, pasadan urtean lan egin zen lekuaren ondoan.

Proiektu honek Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saila eta baita Osasun Saliaren diru-laguntza jaso du. 

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo