Berriak | 2014-11-17

Fauna eta flora autoktonoak hobetzeko laugarren jardunaldia burutu da Ibaizabal ibaian, Galdakaon

Fauna eta flora autoktonoak hobetzeko laugarren jardunaldia burutu da Ibaizabal ibaian, Galdakaon

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du larunbatean, azaroaren 15an, flora exotiko inbaditzailea kentzeaz gain bertako espezieak landatzeko laugarren jardunaldia burutu dela Ibaizabal ibaian Galdakaon.

“Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko fauna eta flora autoktonoak hobetzeko ekintzak Arakaldon, Arrankudiagan, Arrigorriagan, Basaurin, Etxebarrin, Galdakaon, Orozkon, Urduñan, Ugao-Miraballesen, Zaratamon eta Zeberion” proiektuaren ekintza berri bat da.

Hiru orduz 22 pertsonako taldea 110 metrotako ibaiertzean lanean aritu izan zen. Beste batzuen artean, Panpa belarra (Cortaderia selloana), Baccharis halimifolia ale txiki bat, intxaurrondo txinatar ehun kimu berriak (Pterocarya x rehderiana) eta tximeleta-lorea (Budleja davidii) haundi bat moztu zen. Lagin hauek poltsetan gorde ziren, haziak airean ez barreiatzeko. 68 zuhaitz eta zuhaixkak birlandatu ziren, haien artean, sahatsak, lizarrak, intsusak, zuhandorrak, etab.

Jarduera hau zuzentzen duen talde profesionalak, hasieran eta amaieran, azalpen bat eman zuen, ingurunearen balio ekologikoaren garrantzia aipatuz, bertako espezie mehatxatuak zeintzuk diren azalduz eta hauentzat ekintza honek ekar dezaken onura nabarmenduz. Parte hartzaileei informatzeko liburuxka bana eman zitzaien eta ekintza hauek bertako flora eta faunan duten garrantzia azpimarratu zen.  

Hurrengo jardunaldiaren hitzordua Zaratamon da azaroak 22, 9:30etan, Moiordin industrigunearen sarreran. Handik, aurreko urteko tokiaren ondora joango da taldea.  

Proiektu honek Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren eta Osasun Sailaren diru-laguntza jaso du. 

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo