Berriak | 2014-11-24

Zaratamon anfibioentzako urmael bat eraikitzeko jardunaldia burutu da

Zaratamon anfibioentzako urmael bat eraikitzeko jardunaldia burutu da

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du larunbatean, azaroaren 22an, Zaratamoko Upo errekaren ondoan anfibioentzako urmael bat eraikitzeko jardunaldi parte-hartzailea burutu dela.

Hau da “Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko fauna eta flora autoktonoak hobetzeko ekintzak Arakaldon, Arrankudiagan, Arrigorriagan, Basaurin, Etxebarrin, Galdakaon, Orozkon, Urduñan, Ugao-Miraballesen, Zaratamon eta Zeberion” izeneko proiektuko bostgarren jarduera.

Hiru ordu eta erdiz 14 pertsonako taldeak anfibio zein narrastientzako 16 m2urmaela eraikitzen jardun du. Jarduerak bertako espezien hazkundea, biodibertsitate galera eten, faunarentzako babesak ugaldu eta paisaia naturalagoa sortzea izan du xedea.

Horretaz gain, 1.200 kilo hondakin jaso da. Jasotako materialen artean enpresa baten izena aurkitu denez, salaketa aurkeztu da Ertzaintzako delitu ekologikoetarako unitatean, irudi ugariekin, bere ikerketa eta arduren arazketa egin dadin.

Hasieran eta amaieran, aholkulari teknikoek ekintzaren ezaugarriak eta erabilitako metodologia azaldu dute eta, era berean, inguruaren balioen eta espezie mehatxatuen edo ekintzen ondorioz onura gehien jasoko dituzten espezieak zeintzuk izango diren.

Informazio eskuorriak banatu dira ere eta jarduera hauetako garrantzia azpimarratu da bertako landareria eta fauna babeste aldera.

Hurrengo jardunaldia Basaurin izango da, abenduak 13, 9:30etan Artunduaga zubian, Gerdau aurrean eta Mercabilbaoko biribilgune alboan.

Proiektu honek Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren eta Osasun Sailaren diru-laguntza jaso du.  

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo