Berriak | 2014-12-09

Jardunaldi berri bat Basaurin Nerbioi ibaiertzean espezie exotikoak kendu eta bertakoen landaketa lanak egiteko

Jardunaldi berri bat Basaurin Nerbioi ibaiertzean espezie exotikoak kendu eta bertakoen landaketa lanak egiteko

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du Basaurin espezie exotikoak kendu eta aurreko urtean egindako bertakoen landaketa errefortzu lanak egiteko jardunaldi berri bat antolatu dela datorren larunbatean, abenduaren 13an. Hitzordua 9:30tan da Artunduaga zubian, Gerdau aurrean eta Mercabilbaoko biribilgune ondoan. Parte-hartzea zabala da interesa duen edozein boluntarioarentzat. Hiru ordutako ekintza aurreikusten da eta arropa eta zapata erosoak eramatea gomendatzen da.

“Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko fauna eta flora autoktonoak hobetzeko ekintzak Arakaldon, Arrankudiaga-Zollon, Arrigorriagan, Basaurin, Etxebarrin, Galdakaon, Orozkon, Urduñan, Ugao-Miraballesen, Zaratamon eta Zeberion” izeneko proiektuaren beste ekintza bat da, 2014ko urria eta 2015eko martxo bitartean garatzen ari dena.

Larunbatean egingo den jardueran, flora exotiko inbaditzailea eskuz kenduko da (Cortaderia selloana, Arundo donax, Robinia Pseudoacacia, Buddleja davidii, etab.) eta aurreko urtean sortutako ibaiertz-basoa mantendu eta hobetuko da bertako espezieak landatuz (Alnus glutinosa, Salix atrocinerea, Quercus robur, Fraxinus excelsior, Frangula alnus, Tilia platyphillos, Crataegus monogyna, Prunus spinosa etaCornus sanguinea).

Hasieran, aholkularitza teknikoak azalpen bat emango du jardueraren ezaugarriak eta metodologia ezagutzeko. Ingurunearen balio ekologikoaren garrantzia ere azpimarratuko da, bertako espezie mehatxatuak zeintzuk diren azalduz eta hauentzat ekintza honek ekar dezaken onura nabarmenduz.

Proiektu honek Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika nahiz Osasun Sailen diru-laguntza jaso du. 

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo