Berriak | 2014-09-22

Mugikortasun jasangarriari buruzko sentsibilizazio mezua

Mugikortasun jasangarriari buruzko sentsibilizazio mezua

Mugikortasunaren Europako Astea Europako Batzordearen laguntza politiko eta finantzarioarekin antolatzen da, 2014 urtean «Gure kaleak hobetzea: horra gure aukera» izenburupean, eta horri esker Europako hiriek mugikortasun jasangarria susta dezakete beren herritarren artean, bai eta garraio publikoa hobetzeko neurriak sustatu ere, herritarren mesedetan.

Hauexek izan dira Europako ekimen honek proposatutako gaien alderdi nabarmenak: batetik, hiri-bizitzaren kalitatea, eta, bestetik, auto, txirrindulari eta garraio publikoaren erabiltzaileei gorde ohi zaizkien espazioak oinezkoei berresleitzea.

2002an abiarazi zenetik, etengabe igo da Mugikortasunaren Europako Astearen eragina. Harrezkero, 8.623 ekintza iraunkor egin dira, batik bat honakoak dituztenak ardatz: txirrindularitza eta mendi-ibilietarako azpiegitura, garraio publikoko zerbitzuak hobetzea, garraio-irisgarritasuna hobetzea, eta modu jasangarrian bidaiatzearen garrantziaz sentsibilizatzea.

Gai hau dela-eta, Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek sentsibilizazio mezu sintetikoa zabaldu nahi du eskualdeko biztanleen artean, eta, era berean, gonbit egin nahi du, erantzukidetasunean oinarrituta, erabaki indibidualak hartzeko. Garraioa da, gaur egun, osagai kutsatzaileen igorle nagusietako bat, bai eta negutegi efektuaren eta klima aldaketaren eragile nagusietako bat ere. Ezin da beste alde batera begiratu, hirugarrenen erantzukizuna balitz bezala. Norberaren erabakien ondorio ere bada.

Herritarrek joan-etorrietako era iraunkorragoak bere egitea eskatzen du mugikortasun iraunkorrak: oinez, bizikletaz eta garraio publikoz ibiltzea. Ekonomia, gizarte eta ingurumen arloko beharrizanak bermatzea da kontua, ondorio negatiboak murriztuz, betiere.

Oinez eta bizikletaz egiten diren joan-etorriak energetikoki eraginkorragoak dira, gutxiago kutsatzen dute eta bizitza-kalitatea hobetzen laguntzen dute. Alternatiba erreal eta bideragarria dira bidaia motorizatuen aldean, bereziki hiri-eremuetan; izan ere, eremu horietan, mugimenduen parte handi bat (ehuneko 50 inguru) 3 kilometrotik beherakoa da. Onurak argiak dira: trafiko motorizatuaren eragin negatiboa murrizten dute, eta ongizatea nahiz osasuna hobetzen dituzte.

Bizikletaren erabilerari esker, trafikoa arintzen da eta airearen kalitatea hobetzen laguntzen da. Zenbait azterketa eta probek egiaztatutakoaren arabera, bizikleta autoa baino azkarragoa da, hiri-barneko distantzia labur eta ertainetan. Denbora eta dirua aurrezten ditu. Ongizatea sortzen du, eta hiri-ingurunea gizatiarragoa eta bizigarriagoa egiten du.

Garraio kolektiborako erek (besteak beste, autobusak, trenak eta metroak) abantaila ugari dituzte, hala nola, automobilak sortzen duen estresa saihestea. Errepidetik deskonektatzeko, eta irakurtzeko aprobetxatzeko eta paisaiaz, solasaldiaz edota atsedenaz gozatzeko aukera ematen dute. Abantaila eta aukera horiek nabarmen konpentsatzen dute erabilitako denboraren diferentziala. Hori dela eta, garraio publiko kolektiboaren erabilera da aukerarik ekologiko eta solidarioena hiri-ingurunean egiten diren joan-etorrietako askotarako.

Pertsona bakoitzak jakin behar du zein diren bere lan, ikasketa, erosketa, harreman edota aisialdi beharrizanetara ondoen egokitzen diren aukerak eta konbinazioak. Eta probatu. Seguruenik, deskubrituko du denbora aurreztu daitekeela auto-ilaretan eta aparkatzeko tokien bilaketan, bai eta dirua ere, erregaitan eta aparkalekutan.

Azken batean, automobila eraginkortasunez erabili behar da, bakarrik joan-etorria egiteko beste aukera arrazoizko eta iraunkorragorik ez dagoenean.  

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo