Berriak | 2014-12-15

Boluntario talde batek Nerbioi ibaiaren ur-bazterra leheneratzen du Basaurin

Boluntario talde batek Nerbioi ibaiaren ur-bazterra leheneratzen du Basaurin

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du larunbatean, abenduaren 13an, flora exotiko inbaditzailea kentzeaz gain bertako espezieak landaketa jardunaldia egin zela Basaurin Nerbioi ibaian, Artunduaga zubian, Gerdau aurrean eta Mercabilbaoko biribilgune ondoan.

“Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko fauna eta flora autoktonoak hobetzeko ekintzak Arakaldon, Arrankudiagan, Arrigorriagan, Basaurin, Etxebarrin, Galdakaon, Orozkon, Urduñan, Ugao-Miraballesen, Zaratamon eta Zeberion” proiektuaren ekintza berri bat da.

Hiru orduz 10 pertsonako taldea 349 metrotako ibaiertzean lanean aritu izan zen. Beste batzuen artean, Artemisia inbaditzailea (Artemisia verlotiorum) Olibarda (Dittrichia viscosa) eta Sasiakazia (Robinia pseudoacacia) bezalako espezie exotiko inbaditzaileak kendu zituzten. Lagin hauek poltsetan gorde ziren, haziak airean ez barreiatzeko. 67 zuhaitz eta zuhaixkak landatu ziren, haien artean, haltzak, sahatsak, lizarrak, intsusak, oilakaranak, haritzak, ezkiak, elorri zuriak eta beltzak, zuhandorrak, etab.

Jarduera hau zuzentzen duen talde teknikoak, hasieran eta amaieran, azalpen bat eman zuen, ingurunearen balio ekologikoaren garrantzia aipatuz, bertako espezie mehatxatuak zeintzuk diren azalduz eta hauentzat ekintza honek ekar dezaken onura nabarmenduz. Parte hartzaileei informatzeko liburuxka bana eman zitzaien eta ekintza hauek bertako flora eta faunan duten garrantzia azpimarratu zen.  

Proiektu honek Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saila eta baita Osasun Saliaren diru-laguntza jaso du. 

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo