Berriak | 2014-01-07

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal erakundearen Batzordeak 2014ko Kudeaketa eta Ekintza Plana onartu du

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal erakundeak jakinarazten du udal arduradunek 2014rako Kudeaketa eta Ekintza Plana onartu zutela, Batzordeak abenduaren 5ean egindako bileran.

Laburbilduz, 367.827,10 euroko gastua aurreikusten da 2014rako, ohiko jardueran. Gainera, hondakin organikoa batzeko zerbitzua martxan jartzeko, beste 240.000 euroko ezohiko aurrekontua aurreikusten da. Gastuaren estimazio hori zehaztu egin beharko da, zerbitzuak udalerri bakoitzean duen ezarpenaren arabera.

Ohiko jarduerari dagokionez, aurreikuspenen arabera eta handitik txikira ordenatuta, diru-sarrerak hamaika udaletatik etorriko dira (%57,51), eta, ondoren, goragoko erakundeen diru-laguntza publikoetatik (%22,65) eta beste diru-sarrera batzuetatik (%19,85).

Hondakin organikoa batzeko zerbitzua martxan jartzeari dagokionez, aurreikuspenen arabera, diru-sarrerak Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailaren laguntzetatik etorriko dira %58,33an (horniduren eta informazio planaren %100), eta parte hartuko duten udaletatik, berriz, %41,67an (bilketa zerbitzuaren %100a).

Gastu arruntaren aurreikuspena –hondakin organikoaren bilketa sartu gabe– modu honetan banatzen da atalka, handitik txikira: Eskualde Bulegoaren funtzionamendua: %49,05; Hondakinen bilketa: %16,04; Biodibertsitatea: %9,52; Energia: %8,16; Eskolako Agenda 21: %5,79; Industria Agenda 21: %2,75; Komunikazioa-Partaidetza: %1,66; Tokiko Agenda 21 eta Eskualdeko Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdea: %0,54, kasu bietan.

Guztira, ekintza-planak 22 ekintza ditu, eta, horietatik, 9k ez dute kostu ekonomiko zuzenik, funtzionamendu-kostuen inputaziotik aparte. 

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo