Berriak | 2014-12-18

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal erakundearen Batzordeak 2015ko Kudeaketa eta Ekintza Plana onartu du

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du udal arduradunek onartu egin dutela 2015erako Kudeaketa eta Ekintza Plana, Batzordeak abenduaren 18an egindako bileran.

2015erako, Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal erakundearen Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoak 30 zerbitzu, proiektu edo ekintza garatzea aurreikusten du, hamabi esparrutan: 1. Tokiko Agenda 21; 2. Eskolako Agenda 21; 3. Industriako Agenda 21; 4. Hondakinen bilketa; 5. Mugikortasuna; 6. Biodibertsitatea; 7. Eskualdeko Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdea; 8. Energia; 9. Udal Administrazioaren Anbientalizazioa; 10. Komunikazioa-Partaidetza; 11. Beste proiektu eta ustekabekoak; eta 12. Eskualdeko Bulegoaren funtzionamendua.

Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoaren aurrekontu ekonomikoa 488.250,62 eurokoa da 2015ean. Aurreikuspenen arabera, diru-sarrerak, lehenengo eta behin, hamaika udaletatik datoz: %69,12 (S.L.ko bederatziak: %49,66; Galdakao: %15,36; eta Basauri: %4,10). Bigarrenik, diru-laguntzetatik, %30,88: 150.768,50 euro. Jatorri nagusiak bi dira: batetik, Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Saila, “Etxeko hondakinen zati organikoaren gaikako bilketarako edukiontzia ezartzeko”; eta, bestetik, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saila, proiektu hauetarako: “Eskolako Agenda 21”, “Eskualdeko ekosistema hezeetako eta ibaietako fauna eta flora autoktonoa hobetzeko ekintzak”, eta zehazteke dagoen hirugarren proiektu bat.

Zerbitzu, proiektu eta ekintzen gastuaren aurreikuspena modu honetan dago banatuta: Hondakinen bilketa: %42,44; Eskualdeko Bulegoaren funtzionamendua: %37,57; Biodibertsitatea: %7,08; Eskolako Agenda 21: %4,01; Eskualdeko Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdea: %3,62; Energia: %2,87; Komunikazioa-Partaidetza: %2,21; Mugikortasuna: %0,12; Beste proiektu eta ustekabeko batzuk: %0,06. Gainera, kostu ekonomiko zuzenik gabeko zerbitzu, proiektu edo ekintzak daude, hau da, Eskualdeko Bulegoko talde teknikoak zuzenean egindakoak edo beste erakunde batzuekin sinatutako hitzarmenen bidezkoak, transakzio ekonomikorik gabe. 

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo